Tanttakak lan berria estreinatuko du Arriagan

  • Tanttakak lan berria estreinatuko du Arriagan
    Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz, antzezlaneko protagonistak
eitb.eus

  • DataUrriak 15
  • Gaia Arte eszenikoak

‘Utzi mezua seinalearen ondoren’ asteartean estreinatuko dute euskaraz, eta asteazkenean gaztelaniaz. Arantza Portalbesen eleberri baten egokitzapena da.

Tanttaka Teatroa konpainiak Utzi mezua seinalearen ondoren bere azken lana estreinatuko du Arriaga Bilboko antzokian, asteartean, urriak 15, 19:30ean, euskaraz eta asteazkenean, urriak 16, ordu berean, gaztelaniaz.

Deixe a súa mensaxe despois do sinal 2017an galizieraz, jatorrizko bertsioan, argitaratu eta hurrengo urtean gaztelaniara itzuli zen Arantza Portabalesen eleberriaren moldaketa da antzezlana, Fernando Bernuesek eta Kike Díaz de Radak egina. Aizpea Goenagak itzuli du euskarara, eta Fernando Bernuesek berak zuzentzen du.

Utzi mezua seinalearen ondoren “maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea da”, antzokitik azaldu dutenez. Lau ahotseko istorioa da, eta Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz antzezleek interpretatzen dute.

Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua, eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkondu aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan; eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean lanean ari dela uste badu ere.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana