Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 38 urte beteko dituzte aurten

  • Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 38 urte beteko dituzte aurten
pasaia.eus

  • DataUrriak 16
  • Gaia Arte eszenikoak

Urriaren 18tik aurrera Pasaiako plaza umorez betetzeko erronka dute Umorezko Antzerki Jardunaldiek.

  • 18an bertan, ostiralean, iazko Leioako Umore Azokan saritua izan zen KALE GORRIAN kale antzerkiarekin hasiera emango zaie jardunaldiei San Pedron.
  • 19an, larunbata, Antxoko Hamaika Buelta taldekoek KOMUNEKO ZULOTIK antzezlana aurkeztuko dute Kultur Etxean.
  • 20an Galiziatik etorriko dira A Panadariako lagunak, iaz Estatu mailan sari gehien jaso zituen ELISA y MARCELA antzezlanaz gozatzeko aukera izango du publikoak Juanba Berasategi aretoan, Pasai Donibanen.
  • 25ean berriro kalera irtengo da publikoa, Tio Teronen Semeak taldearen azken lanarekin: FESTAMENTUA, Trintxerpeko Gudarien Plazan izango da jai giro paregabea.
  • 26an, Hika teatroko lagunek TXARRIBODAra gonbidatuko dituzte ikusleak, eta honakoan ere jai giroa ziurtatuta izango dute Donibaneko kulturgunean.
  • Eta 27an Antxoko plazan emango zaie bukaera Jardunaldiei, BABO ROYAL izeneko familia guztientzako ikuskizun barregarriarekin.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana