Teatroautor Exprés 2019 bigarren deialdia abian du SGAE Fundazioak

  • Teatroautor Exprés 2019 bigarren deialdia abian du SGAE Fundazioak

  • DataUrriak 31
  • Gaia Arte eszenikoak

Antzerki-lanak jasotzeko epea 2019ko azaroaren 15eko 24:00etan amaitzen da, ostirala.

SGAE Fundazioak Teatroautor Exprés deritzon bildumarako 2019ko bigarren deialdia egin du eta ekimenak bere baitan jasoko dituen antzerki-lanak bidaltzeko epea 2019ko azaroaren 15ean amaitzen da.

2013an, duela sei urte ekin zion edizio ildo honek, eta, autoreek sortzen dituzten eta estreinatu berriak diren lanen promozioa bilatzen du, alegia, kritiko, antzeztalde, ekoizle, programatzaile, akademiko eta abarreko eragileen artean lanen inprimakiak banatuz.

2019ko bigarren deialdi honetan oinarriak betetzen dituzten autore guztiak aurkez daitezke. Betebeharren artean, obra 2019ko irailaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra doan epean erabat estreinatu izatea.

Oinarriak eta izen-emate orria hemen 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana