DEIALDI IREKIA. KALEKA 2020 SEKZIO OFIZIALA
2019ko urriaren 31tik abenduaren 27ra arte
KALEKA. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiko 31. edizioaren sekzio Ofizialean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da 2020ko urriaren 31tik abenduaren 27ra arte.
Jaialdiaren 31. edizioa 2020ko uztailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko da.
Testuingurua
KALEKAren deialdia espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzat irekia dago.
KALEKAko deialdian hautatuak izan daitezke, “kale-arte” mailan jasota dauden edozein disziplinako lanak. Aldi berean, kontutan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publiko bezala hartzen dituzten lanak.
Proposamen guztiek zuzenduta dagoen publikoarentzako adierazi beharko dute: publiko guztiak, haurrentzako, familientzako edo helduentzako.
Hautaketa irizpideak
Lekeitioko jaialdia sorrera garaikideko gertaera bezala azaltzen da adierazpen eta disziplina anitzetan. Beraz, hautaketa irizpideak honako alderdietan arreta jartzen dute:
Proposamenen bidalketa eta erabakia
KALEKAk online-formularioaren bidez bakarrik jasoko ditu proposamenak. Online-formularioaren bidez bidaltzen ez den proposamenik ez da jasoko, ez mail, ez beste edozein bidez bidalitakorik.
Eskaeraren ondoren jasotze baieztapen bat bidaliko da.
Balorazio eta hautaketa prozesua 2020ko urtarrilean burutuko da.
Proposamen eskaera bakoitzari emaitza mail bidez jakinaraziko zaio.