2020ko dFERIAko kartelak pasioa du ardatz

  • 2020ko dFERIAko kartelak pasioa du ardatz

  • DataAzaroak 6
  • Gaia Arte eszenikoak

2020ko martxoaren 9tik 12ra izango den dFERIA jaialdiko kartel lehiaketako irabazlea Alfredo León diseinatzaile grafikoa izan da, eta lanak pasioa islatzen du; hain zuzen, XXVI. jaialdiaren gaia.

dFERIA 2020 kartel lehiaketako lan irabazlea Alfredo León diseinatzaile grafiko nafarraren ELECEROUVETRES (L letra, ZERO zenbakia, V letra eta 3 zenbakia, hau da, L0V3) da. Egilearen hitzetan, "kartelean protagonista den kolore gorriak indartsu erakartzen du arreta, brotxakada espontaneoak balira bezala, eta hori berebiziko imana da arte eszenikoentzat. Mantxa gorri bat, elkarri gaina hartzen dioten pasioena eta sentimenduena".

Izan ere, 2020ko dFERIAren gaia pasioa izango da; ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean ildo editoriala. Pasioa bizitzeko modu bat den aldetik izango du hizpide dFERIAk, norbanakoak, buru-belarri, erabat, ahal osoz ekiten dionean, egiten duen orotan ageri baita pasioa. Horretaz egingo du gogoeta jaialdiak. dFERIA 2020 pasio hutsa izango da!

% 22 konpainia gehiago

Datorren edizio honetarako, 417 konpainiek eman dute izena, antzerki eta dantza arloko haien berritasunak ezagutarazteko. Datu horrek esan nahi du 2019ko jaialdian baino % 22,65 gehiago direla. Jatorriaren arabera, 53 Euskal Herriko konpainiak dira, 322 Espainiako estatuko beste alde batzuetakoak, eta 42 nazioartekoak: Frantzia, Argentina, Italia, Belgika, Alemania, Portugal, Kolonbia, Mexiko, Costa Rica, Brasil eta Uruguaikoak.

Azkenik, 30 ikuskizun inguru hautatuko dira Donostiako feriaren 26. ediziorako. Donostiako espazio eszeniko nagusietan martxoaren 9tik 12ra egingo den dFERIA 2020ren programazioa urtarrilean ezagutaraziko da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana