Batera: kultur proiektuak elkarrekin garatzeko laguntza-deialdia

  • Batera: kultur proiektuak elkarrekin garatzeko laguntza-deialdia
oihaneder.eus

  • DataAzaroak 7
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000€ko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000€).

16-35 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta dago “Batera” deialdia, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede, beren lengoaia rehabilita: internet bidez eta parte hartzea sustatuz. Azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra gazteek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, antzezlan bat sustatu… Aurkezten diren proiektu bakoitzak gutxienez 3.000€ko aurrekontua izan beharko du.

Jasotako proposamenen artean epaimahaiak 3 proiektu aukeratuko ditu, eta gazte horiei Crowdfunding egitasmo bat eta bere komunikazioa  antolatzen lagunduko diete. Behin Crowdfunding egitasmoa martxan izanik, Oihanederrek 2.000€ko ekarpena egingo die 3 proposamen irabazleei. Beraz, guztira 6.000€ zuzenduko dira: Laboral Kutxa eta Vital Fundazioaren babesa eta ekarpenari esker lortu da aurrekontua iazkotik bikoiztea. Azken bi erakunde hauek proiektu irabazle bana babestuko dute.

Oihaneder Euskararen Etxeak deialdia antolatzerako orduan, iaz bezala Itsulapikoa.eus plataformaren laguntza izango du. Elkarte honetako kideek iaz sortutako orrialde berezia erabiliko da aurten ere, eta bertan daude ikusgai deialdiaren oinarri orokorrakwww.itsulapikoa.eus/deialdiak/batera.

Deialdiaren prozedura:

  • Bi hilabetean zehar (azaroaren 7tik urtarrilaren 7ra) proiektuak jasoko dira.
  • Urtarrilaren 7tik aurrera, hiru proposamen aukeratuko ditu epaimahaiak (epaiaren jakinarazpena urtarrilaren 13an egingo da).
  • Crowdfunding proiektua antolatzen lagunduko zaie irabazleei, urtarrilaren 20tik otsailaren 14ra.
  • 3 Crowdfunding proiektuen kanpaina abian jarriko da, otsailaren 18tik martxoaren 29ra. 40 egun izango dituzte helburua lortzeko.
  • Beren buruei ezarritako helburuak lortzen laguntzeko antolatzaileek 2.000€tako ekarpena egingo diete.
  • Proiektuak garatzeko hiru hilabete emango zaie: apirila, maiatza, ekaina.
  • Proiektuak Oihanederren aurkeztuko dira, behin amaituta, edo uztailean zein irailean (proiektuaren arabera).

Info +www.itsulapikoa.eus/deialdiak/batera

 
 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana