KULTURSISTEMA: Kultura eta sormen ekosistemak mapeatu, interpretatu eta aztertzeko matrizea

  • KULTURSISTEMA: Kultura eta sormen ekosistemak mapeatu, interpretatu eta aztertzeko matrizea
karraskan.org

  • DataAzaroak 8
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

ZER DA KULTURSISTEMA?

KULTURSISTEMAk kultura eta sormen ekosistemak interpretatu, aztertu eta mapeatzeko kategorizazio matrize bat (edo matrize multzo bat) proposatzen du. Bere aniztasuna islatu nahi du sektore eta azpisektoreekiko, balio katearen kate-begiekiko, esparru horretan esku hartzen dute eragileen tipologiarekiko, bai eta funtsezko eraginen eta itzuleren ezaugarriekiko ere.

KULTURSISTEMAren helburua da ahalik eta erarik aberats eta eguneratuenean laguntza ematea kultura eta sormen ekosistemetara hurbiltzeko; horien baitan daude eragile eta praktika berriak, edo, lehenagotik dauden tipologiak gurutzatzetik sortuta, ohiko analisi esparruetan nekez egokitzen direnak.  Gainera, kultura eta sormen sektoreen izaera dinamikoa eta aldakorra adierazten duen hurbilketa da, nola berez, hala beste diziplina nahiz jarduera esparru batzuekin dituen harremanen ugaritasunaren ondorioz; bai eta aldakuntza teknologikoen, erreferentziazko esparru instituzionalen edo balio sozialen eragina ere. 

KULTURSISTEMA tresna eraginkorra da sektoreko erakundeek eta profesionalek euren buruaren diagnostikoa egiteko, lagundu egiten dielako haien lehentasunezko jardun-eremuak zehazten eta nahi duten jarduera-esparrua errealitatearekin kontrastatzen. Politika kulturalak edota lurralde jakin batean sormena garatzeari lotutako politikak bideratzen laguntzeko tresna izatea du berezko joera; jardun-ingurunea hobeto ezagutu ahal du, eta ekintza publikoaren ikuspuntua erabaki.

Funtsean, KULTURSISTEMA erabilgarria da erreferentziako elementu bezala hainbat lanetan: arduradun politikoak, antolakuntza kulturaletako taldeak, sektorean espezializatutako aholkulariak eta policy makerrak. KULTURSISTEMAk lagundu egiten du ekosisteman parte hartzen duten eragileen eginkizuna zehazten. 

KULTURSISTEMAk eskaintzen dituen interpretazio tresnek bat egiten dute alderdi askotan kultura arloan ohikoak diren kategorizazioekin; esate baterako, bat egiten dute David Throsbyk proposatutako zirkulu zentrokideekin edo UNCTADen sailkapenarekin, txostena idazteko taldeak zabalduta eta, era berean, beste kategorizazio batzuekin kontrastatuta (Kulturako Agenda21, CNAE, Erresuma Batuko DCMS, Txileko Kulturaren Kontseilua, eta abar), bai eta Eusko Jaurlaritzak berak, “Kultura, sormena eta sormen aplikatua Euskadi RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren aukerako lurralde bezala” esparruan, aldez aurretik egindako kategorizazioa ere.

Nahiz eta KULTURSISTEMA Euskadiko lurralde esparruan agertu den, bertako aukera eta bereizgarrietako batzuei erantzunez, ahalegina egin da neurri handi batean beste leku batzuetara zabaltzeko moduko tresna izan dadin, betiere egokitzeko eta testuinguruan kokatzeko beharrezko lana eginda.

ERABILGARRI IZANGO DUZUELA ESPERO DUGU!

KULTURSISTEMA kulturan berrikuntza eta berrikuntzako kultura sustatzen aritzen den KARRASKAN elkartean garatutako proiektua da.  KULTURSISTEMAko lehen bertsioa 2016ko iraila eta 2017ko uztaila bitartean garatu zen. Proiektua Conexiones Improbables-eko Roberto Gomez de la Iglesiak eta ColaBoraBorako Ricardo Anton Troyasek gauzatu dute; Iranzu Guijarro Plaza izan dute lankide mapatze lanak koordinatzeko eginkizunean, eta Ojobuey.comeko Nerea Marquez Txarramendieta matrize multzoaren erresoluzio grafikoan. Gainera, KARRASKANeko hainbat bazkidek eta kultura zein instituzioetako beste eragile batzuek parte hartu dute erreferentziak aberasten eta 2017ko maiatzean egindako edukien kontraste irekian. Bigarren edizio hau jatorrizko egileek berrikusi dute Iranzu Guijarro Plazarekin batera, 2017ko irailetik 2019ko maiatzera garatutako tailer praktiko eta aurkezpenetan jasotako ekarpen eta iritzi askotatik abiatuz. 

KULTURSISTEMA hainbat fasetan garatzeko KARRASKANek hainbat erakunde publikoren babesa jaso du, kultura arlo, sail edo ministerioen bitartez; honako hauek izan dira: Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Getxoko Udala.

Kultursistemaren lehen bertsioak Eusko Jaurlaritzako eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa izan zuen. Erakunde horien babesa jasotzeaz gain, bigarren bertsio honek Kultura eta Kirol Ministerioaren (Espainiako Gobernua) eta Getxoko Udalaren laguntza ere izan du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana