Gazteen apustua maitasunaren alde

  • Gazteen apustua maitasunaren alde
    Ramon Saizarbitoriak Usandizaga instituko ikasleekin aurkeztu zuen atzo bere liburu berria

  • DataAzaroak 22
  • Gaia Literatura

Ramon Saizarbitoria idazleak ‘Miren eta erromantizismoa’ eleberriarekin formazio nobelari heldu dio. Donostian aurkeztu zuen atzo liburu berria primizian irakurtzeko aukera izan duten Usandizaga institutuko ikasleekin batera.

Saizarbitoriak gazte garaietako maitasunera, lehen amodiora, eramaten du Pascalek federa mugatzen duen arrazoiketa matematikoa: galtzekorik ezer ez duzunean eta etekina handia izateko aukera dagoenean, apustua argia da. Hori da Mirenek, idazle euskaldunaren Holden Caulfield partikularrak, aurrean aurkitzen duen bidegurutzea. Formazio nobela bat da honakoa eta Salingerrena bezalako tradizio literarioan kokatu daitezkeen liburuen modura, gazte izatetik heldu izatera ibili behar den bidaia narratzen du, kontuan izanda, Joseba Sarrionandiak esandakoari eutsiz, badirela “bide batzuk derrigorrez ibili behar direnak, inora ez doazela jakiteko”.

Bide horretan ere badabiltza Usandizaga institutuko ikasleak eta prentsarekin ezohiko topaketa izan zuten atzo bigarren batxilergoko dozena erdi batek. Amara Plaza hotelean, institutuan egitekoa zen Ramon Saizarbitoriarekin batera Miren eta erromantizismoaren inguruko saio didaktiko baten atarian, kazetariekin bildu ziren nobelari buruz iritziak partekatzeko. Gazteen “intereserako” istorio bat gorpuztu du egileak eta logikoa ere bada, orduan, gazteek zeresana izatea horretan. Horrela pentsatu zuen Erein argitaletxeak, eskolako zenbait ikasleri, primizian, liburua irakurtzeko eskaintza egin zienean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana