Zabalik Laburbira 2020ra film laburrak bidaltzeko epea

  • Zabalik Laburbira 2020ra film laburrak bidaltzeko epea
Topagunea

  • DataAzaroak 25
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Abenduaren 13ra arte epea zabalik 

Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri.

Halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Duela hiru urtetatik edozein sortzailek bidali ahal digu bere lana, Laburbirarako aukeraketan parte hartzeko. Urte osoan zehar jasotzen ditugu jendeak bidalitako lanak eta abendua-urtarrila inguruan egiten da film horien guztien arteko aukeraketa; hortik ateratzen dira zirkuituaren bidez zabaldu eta erakutsiko diren

XVII. edizioa beteko du 2020an Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea.

Sortzailea bazara eta zure lana aurkeztu nahi baduzu parte-hartzeko biderik errazena online bidezko fitxategia betetzea da abenduaren 13a baino arinago. Parte-hartzeko baldintzak ikus dfitzakezu HEMEN

Udal eta elkarteek ere aukera daukazue zirkuitu ibiltari hau zuon herri eta hirietan antolatzeko martxoaren 9tik eta apirilaren 8ra. Izen-ematea zabalik dago baita ere abenduraren 13ra arte. Ikusi baldintzak HEMEN

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana