Azkena Rock Festival: Rock Party deialdia

  • Azkena Rock Festival: Rock Party deialdia

  • DataAzaroak 25
  • Gaia Musika

Parte hartzeko epea zabalik dago gaurtik abenduaren 20ra.

Rockean eta gitarretan sinesten dugu Azkena Rock Festivalen beste ezeren gainetik. Eta ez gaude bakarrik. Rocka sekula baino biziago dago.  Badakigu hasierak ez direla errazak izaten inorentzat, eta Estatuko zoko guztietan agertoki honetan leku bat egiteko borrokan ari diren talde ahalik eta gehieni lagundu nahi diegu.

Rock musikari batek bere burua nonbait ikusi nahi badu, Azkena Rock Festivalen kartelean ikusi nahi du, eta, horregatik, aurten Rock Party itzuliko da; hau da, rock-banden lehiaketa.

2015ean ere egin zen lehiaketa hori. Orduan, 1.000 bandek baino gehiagok hartu zuten parte, eta orain, bigarren edizioa egingo da. Rockaren agertokira iristeko katapulta bat da lehiaketa, eta bide bat ere bai edozein herri edo auzotako entsegu-lokaletik ARFn ate nagusitik sartzeko; izan ere, lehiaketaren bi irabazleak festibaleko 19. edizioan izango dira (2020ko ekainaren 19an eta 20an egingo da Gasteizen), eta agertokia eta kartela partekatuko dituzte aurten izango ditugun musikari ospetsuekin, besteak beste Patti Smith, Social Distortion, L7 eta Fu Manchurekin.

Parte hartzeko, banda bakoitzak bere kanta baten bideoa igo behar du, eta Rock Party-ren sei egoitzetako batean izena eman: Madril, Vitoria-Gasteiz, Bartzelona, Valentzia, Vigo edo Sevillan. Hiri bakoitzean 3 semifinalista hautatuko dira. Epaimahai profesional batek eta ikus-entzuleek egingo dute hautaketa, Rock Party-ren plataforman haien gustukoenen aldeko botoa emanez. Semifinalistak zuzeneko saio batean lehiatuko dira izena eman zuten herriko rock-areto batean. Hiri bakoitzeko irabazleek Madrilen egingo diren bi finaletan jokatu beharko dute guztia. Hortik bi irabazle aterako dira, eta horiek joko dute 2020ko Azkena Rock Festivalen, bakoitzak jaialdiko egun batean. 

Generoa berritzen laguntzea da Azkena Rock Festival-en asmoa, rock n’ rollak bizitza luzea izan dezan.

Izena ematea

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana