Jakin 233-234: "Maitasuna politikoa da" monografikoa

  • Jakin 233-234:
Jakin

  • DataAzaroak 26
  • Gaia Literatura, Ondarea, Bestelakoak

Maitasunaren ideologia aztertu dute hamaika adituk, eta Joxe Azurmendiren pentsamenduaz idatzi du Haritz Azurmendi Arrue filosofoak

Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzen du Jakinen 233-234 zenbaki bikoitzak. UEUrekin eta Usurbilgo Udalarekin lankidetzan antolatutako Jakin Jardunaldiak dira

'Maitasuna politikoa da' monografikoaren abiapuntua. Bertan parte hartutako bederatzi hizlariek artikulu bana osatu dute, eta beste bi aditu -Zaloa Basabe Gutierrez eta Irati Mogollon Garcia- batu zaizkie.

Horretaz gain, Joxe Azurmendik naziotasunaren gainean eraiki duen pentsamenduaren hitzak eta giltzak jaso ditu artikuluan Haritz Azurmendi Arrue filosofoak, bere tesia oinarri hartuta eta abenduan Donostian egingo den Joxe Azurmendi Kongresuaren atariko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana