"La trinchera infinita" filmak 15 izendapen lortu ditu Goya sarietarako

  • 'La trinchera infinita' filmaren argazkia
eitb.eus

  • DataAbenduak 2
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Alejandro Amenabarren "Mientras dure la guerra" (17 izendapen) eta Pedro Almodovarren "Dolor y gloria" (16 izendapen) dira izendapen gehien dituztenak.

Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi euskaldunen La trinchera infinita filmak 15 izendapen lortu ditu urtarrilaren 25ean Malagan egingo den Goya sarien 34. edizioan, horien artean pelikula onenarena. Drama honetan EiTBk parte hartu du.

Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra (17 izendapen) eta Pedro Almodovarren Dolor y gloria (16 izendapen) dira izendapen gehien dituztenak.

Elena Anaya eta Miguel Herran aktoreek 28 kategorietako finalisten zerrenda azaldu dute Zinema Akademiaren egoitzan egindako ekitaldi batean.

Berdintasunak berdintasun baina (lau filmak uztartzen dituzten irizpide tekniko eta tematikoak agerikoak dira film berrian ere), La trinchera infinita dramak hainbat aldaketa erakusten ditu aurreko lanen aldean: Andaluzian filmatu dute, gaztelaniaz, Antonio de la Torre eta Belen Cuesta aktore ezagunekin.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana