Bizkaiko Foru Aldundiak EraMiak hizkuntza-normalizazioko programari eman dio 2019ko Lauaxeta Ohorezko Saria

  • Bizkaiko Foru Aldundiak EraMiak hizkuntza-normalizazioko programari eman dio 2019ko Lauaxeta Ohorezko Saria
bizkaia.eus

  • DataAbenduak 3
  • Gaia Literatura

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak nabarmendu du EraMiak programak administrazioan euskararen erabilera sustatzeko eginiko lana. Poesia-kategorian, Pello Otxoteko eta Iñigo Astiz izan dira saridunak, eta, ikus-entzunezkoetan, Fermin Etxegoien. 

Bizkaiko Foru Aldundiak EraMiak administrazioan hizkuntza normalizatzeko programari eman dio 2019ko Lauaxeta Ohorezko Saria, lan-munduan euskara sustatzeko eginiko lanagatik. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia buru izan da Lauaxeta sarien hamabosgarren edizioaren banaketa-ekitaldian; Foru Jauregian egin da ekitaldia.

Unai Rementeriak nabarmendu eta eskertu du EraMiak programaren ibilbidea, ekitaldira joan diren programaren 17 kideen aurrean, eta azpimarratu du euskararen erabileraren mikroplanen bidez egiten ari den lan handia. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako EraMiak programaren helburua da euskara gero eta gehiago izatea administrazioaren barruko lan-hizkuntza.

Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak nabarmendu du zer nolako balioa duten gainerako saridunen lanek euskararen sustapenean. Edizio honetan, Iñigo Astiz izan da irabazlea poesia-kategorian, 35 urtez beherakoentzako modalitatean, ‘Analfabetoa’ poema-bildumari esker; Pello Otxoteko, berriz, poesia-kategorian, ‘Itsas Bizimina´poema-bildumari eskera, eta Fermín Etxegoien, 'Euskaltzaindia: Egunak eta lanak’ obraren zuzendaria, ikus-entzunezkoen kategorian.

Sari hauen bidez, Esteban Urkiaga "Lauaxeta", poeta ekartzen da gogora, eta euskararen normalizazioa eta euskal kultura sustatzen ahalegin berezia egiten duten pertsonei, kolektiboei eta erakunde publikoei egiten zaie aintzatespena.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana