Abenduaren 20tik 22ra, Gasteiz marrazkiaren eta ilustrazioaren hiriburua bihurtuko da, 2019ko Mazokari esker

  • Abenduaren 20tik 22ra, Gasteiz marrazkiaren eta ilustrazioaren hiriburua bihurtuko da, 2019ko Mazokari esker

  • DataAbenduak 3
  • Gaia Ikusizko arteak

Kultura eta Biltzarren zinegotzi Felipe García Miravallesek 2019ko Mazoka feriaren programazioa aurkeztu du: Montehermoso kulturuneko ur biltegian egingo da, abenduaren 20tik 22ra arte.

“Mazokaren bosgarren edizioari esker, Arabako hiriburua marrazkiaren eta ilustrazioaren hiriburua bihurtuko da. Jende ororentzako jarduerak izango dira, Goiuri jauregian, Bibat museoan eta Zuloa eta Mara-Mara liburu-dendetan. The Garage kontzertu-aretoak ere bat egingo du ekitaldiarekin”, iragarri du García Miravallesek.

Erakusketa bat, umeentzako eta helduentzako lantegiak, bisita gidatuak, magia emanaldiak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta kontzertuak antolatu dira, baita gaueko jai bat ere, Mazokaren bosgarren urtebetetzea ospatzeko.

“Gasteiztarrak Montehermoso kulturuneko azokako saltrokietan jarritako sorkuntza pertsonalak ikustera eta ekitaldi paraleloetan parte hartzera hurbil daitezen animatzen ditut. Gure sailean ziur gaude bosgarren edizioan aurreko lau urteetako arrakasta errepikatuko dela”, adierazi du Kultura eta Biltzarren zinegotziak.

Mazokalariak

Orotara 40 mazokalarik hartuko dute parte ur biltegiko ferian, eta horien ehuneko 30 Euskadikoak dira. Lehenengo aldiz hartuko dute parte denek. Besteak beste, Iñaki Martiarena (Mattin), Ester García, Miren Asiain, Max Hierro, Ale Díaz Bouza, Díaz Faes, Oskar Benas, Inés Bermejo eta Nerea Lekuona nabarmendu daitezke.

Informazio gehiago: http://www.mazoka.org/

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana