48. Udako Ikastaroak (2020): Proposamenak bidaltzeko epea zabalik

  • 48. Udako Ikastaroak (2020): Proposamenak bidaltzeko epea zabalik

  • DataAbenduak 13
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

2020an Udako Ikastaroen 48. ikastaldia izango dugu eta antolaketari ekin diogu. UEUren sarea zabala da eta horri esker urtero proposamen ugari eta interesgarriak jasotzen ditugu, UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago deialdi hau.

Ikastaro/Jardunaldia proposatu nahi duzula? Hona argibideak.

2020ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2020ko ekainaren 22tik uztailaren 17ra. (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).
  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea aztertuko da).
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
  • Iraupena: 10/15 ordukoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Antolaketa: uztailera bidean eman beharreko antolaketako urratsak gidatuak dira eta ikastaro antolatzailearekin adosten dira.

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2019ko abenduaren 2tik 2020ko urtarrilaren 31ra (biak barne) arte.
  • Proposamena bidaltzeko ondoko formularioa osatu behar da: #UI48 proposamenak
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta otsailaren amaierarako erantzungo da.
    • Lehentasuna daukate UEUren Sail eta Bazkideek proposatutakoek.

Ideia bat daukazu baina ez dakizula ikastaro bihurtu daitekeen, irakasle on bat ezagutzen duzu eta bere ikastaro bat gustura egingo zenuke… lasai bidali ideia, guk lagunduko dizugu forma ematen.

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!
Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

Kontaktua:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
+34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana