GetxoPhoto 2020: Open Call 2020

  • GetxoPhoto 2020: Open Call 2020
getxophoto

  • DataAbenduak 27
  • Gaia Ikusizko arteak

  • 2020ko otsailaren 16ra arte zabalik.

--

GETXOPHOTOk mundu guztiko artista bisualak deitzen ditu bere hamalaugarren edizioan proposatutako gaiari buruzko haien ikuspuntua partekatzera: Kalera!

Kaleak oinarrizko protagonismoa hartu du gizarte global garaikidean. Bere pribatizazioaren eta homogenizazioaren kontra, espazio publikoa –fisikoa zein onlinekoa– etengabeko erresistentzian bizi da jolastu, proposatu, protesta egin eta gaur egun aurrean ditugun erronka eta kezkei erantzuna eman diezaieken ideiak eztabaidatzeko leku izaten jarraitzeari eutsi nahian. Funtsezko gaiak, hala nola larrialdi klimatikoa, gatazka politikoak, krisi ekonomikoa edo identitate borrokek espazio publikoan egiten dute bat, haien eraginez baztertutako pertsona guztiekin batera. Aldi berean, kalea harreman, egoera eta aukera kultural berriak sortzeko esparru nagusi aldarrikatu da.

Hau guztiagatik espazio publiko fisiko zein onlinekoa esploratzea proposatzen dugu, espazio hau protestarako gaurkotutako eszenatoki bezala, ikustezin bihurtutako pertsonen presentziarako leku, topaleku eta elkar ezagutza gune, eta esperimentazio, jolas eta ospakizunerako esparru bezala ulertua.

GETXOPHOTO bere 14 urtetatako ibilbidean gai unibertsalak jorratu izan dituen jaialdia da. Helburua: Getxoko biztanleak zein bisitari ugariek ez-ohizko erakusketa eta instalazioen bitartez gai horien inguruan hausnartu eta gogoeta egitea. Horregatik hain zuzen ere, mundu osoko artistak honako deialdian parte hartzera gonbidatzen ditugu, argazkilaritza, bideoa, instalazioa, performance-a, ekintzak, arte digital edota beste motatako adierazpen euskarriak erabiliz. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana