Rockein! Euskadi eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa musikalaren zortzigarren edizioa

  • Rockein! Euskadi eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa musikalaren zortzigarren edizioa

  • DataOtsailak 4
  • Gaia Musika

Talde eta bakarlariei zuzendutako Rockein lehiaketak izena emateko epea ireki du, berriz, ekainaren 24rarte

  • Jasotzen diren proposamen berriak orain arte izena emandako 156 artistei batuko zaizkie. Kopuru horrekin, lehiaketak bere parte-hartze marka gainditu du bosgarren urtez jarraian.
  • Ikus-entzuleen saria erabakitzeko online bozketak ekainaren 25ean hasiko dira

Basauriko Udalak Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Rockein musika lehiaketak izena emateko epea ireki du, berriz, ekainaren 24rarte. 24 eguneko tarte berri hau jatorrizko izen-emate epearen barruan zegoen martxoaren 14tik apirilaren 6rarteko aldia ordezkatzera dator. Aldi hura berezitzat hartu da, alarma-egoeraren ondorioz orduan ezarri ziren murrizketak direla eta. Gogora dezagun Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde zein bakarlariei zuzenduriko lehiaketa dela.

Ekainaren 24ra bitartean jasotzen diren proposamen berriak aurretik izena emandako 156 artistei batuko zaizkie. Horiekin, bosgarren urtez jarraian lehiaketak bere parte-hartze marka gainditu du. 156 artista horietako 21ek taldekideetako bat, gutxienez, aipaturiko lau udalerrietako batean erroldatuta dute; eta 18 dira euskarazko artista onenaren saria irabazteko hautagaiak.

Ikus-entzuleen saria hautatzeko online bozketak ekainaren 25ean hasiko dira. Hortik aurrera, era berean, lehiaketaren epai mahaiak zortzigarren edizio honetako sei finalistak erabakitzeko prozesua hasiko du.

Finala iragan maiatzaren 22rako programatuta zegoen Basauriko Social Antzokian baina alarma-egoeraren ondorioz eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri gisa atzeratu egin zen. Baldintza orokorrek publikoarentzat, artistentzat eta langileentzat erabateko segurtasun-bermea eskaintzen dutenean iragarriko du antolakuntzak data berria, baina litekeena da 2020aren azken hiruhilekoan izatea.

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia diseinatu eta editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Tokiko talderik onena
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Publikoaren saria
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock
Lehiaketaren oinarriak www.basauri.eus webgunean

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana