Bilboko Udalak Miguel De Unamuno Saiakera Sariaren XXI. edizioa deitu du

  • Bilboko Udalak Miguel De Unamuno Saiakera Sariaren XXI. edizioa deitu du
bilbao.eus

  • DataOtsailak 14
  • Gaia Literatura

OINARRIAK:

  1. Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XX. edizioaren deialdia egin du. 
  2. 18 urtetik gorako nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte.
  3. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza.
  4. Saiakera-lanen gaia librea da eta pentsamenduaren edozein jakintza-arlotakoak izan daitezke; hala ere, ikusmoldea sormenekoa izango da, eta ez akademikoa. Era berean, aurkeztutako lanak ez dira doktoretza-tesi edo ikerlan baten transkripzio hutsa izango. Argitaratua izan ahal izateko monografia izaera izango dute. Kontuan hartu behar da epaimahaiak estiloa eta egitura bereziki baloratuko dutela, baita irakurtzeko arintasuna edo atsegintasuna ere.  Azkenik, lanek gai bakarra garatuko dute edota elkarrekin zerikusia duten zenbait gai, beti ere, osotasunari eutsiz. Ez dira onartuko artikuluen bilduma hutsak.
  5. Saiakerak originalak, argitaratu gabeak eta; argitaratuz gero, aipatu beharreko saririk eta accesitik lortu bakoak izango dira. (baldintza horiek guztiak epaia eman arte eskatuko dira).  Ez dira originaltzat hartuko aukeratutako modalitatekoa ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Lehiaketa honetara aurkeztu ostean, lana argitaratu edo sarituko balute, egileak egoera berri hori jakinarazi beharko die antolatzaileei.
  6. Lanak gutxienez 100 orrikoak izango dira (DIN A-4 formatuan, Times New Roman letra-motan edo baliokidean, eta 12 neurrian), lerrotik lerrora tarte bat eta erdi (1,5) utzita. 
  7. Lanak udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira: 

    www.bilbao.eus/premiounamuno
    www.bilbao.eus/unamunosaria, euskaraz

    Saiakera-egileak hauxe egin beharko du: 

    - Idazkia bere datuekin bete
    - eta saiakera-lana PDF formatutan erantsi. Bere nortasuna ez da agertuko, ezta egilea nor den jakiteko moduko beren-beregiko azalpenik ere, dokumentuko orri batean ere.   
  8. Lanak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 15ean hasiko da eta 2020ko apirilaren 30ean amaituko da.
  9. Hizkuntza modalitate bakoitzerako epaimahai bat egongo da eta epaimahaiok oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa bada, baita eurek jarduteko arauak finkatu ere. Sariak emateko edota, behar denean, eman gabe uzteko ahalmen osoa izango dute epaimahaiek.  Epaimahaiaren erabakia ezin izango da eztabaidatu.
    Edonola ere, epaimahaikideek lanen egileak nortzuk diren jakin gabe lanak baloratzea bermatuko du lehiaketa honen antolatzaileak. 
  10. Saritutakoak berak joan beharko du sari-banaketaren ekitaldira, horretarako jarriko den tokian, egunean; eta orduan eta honek ezinezkoa balu bertaratzea, ordezkoa bidaliko luke. Sariak banatzeko ekitaldia 2020ko azken hiruhilekoan izango da.
    Epaia Bilboko Udalaren Interneteko helbidean argitaratuko da: www.bilbao.eus
  11. Bilboko Udalak euren gain hartzen ditu saritutako lanen ustiapen eskubideak, emandako sariaz gain ezer ordaindu barik, saria bera izango baita egingo den ordainketa bakarra eta osoa; horretarako egileek hitzematen dute:

    a) Saritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta salgai jartzeko eskubideak lurralde muga barik eta legez ezarritako gehieneko eperako lagatzen dituztela, merkaturatze-sistema eta argitaratze mota eta euskarri guztietarako. Lagapen hori Bilboko Udalari egingo zaio, epaia ematen denetik hasi eta urte biko eperako.
  12. b) Bilboko Udalari eskumena ematen dietela, udalak bere kabuz zein argitaletxe publiko edo pribatu baten bitartez, egoki deritzon hainbat argitalpen egiteko. Argitalpen bakoitzeko ale-kopurua ere erabakiko du udalak.
  13. c) Bilboko Udalari eskumena ematen dietela saritutako saiakera-lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko, jatorrizko hizkuntzakoak ustiatzeko eta erabiltzeko dituen eskubide berberekin.
  14. Edozelan ere, saritutako lanak Bilboko Udalak esku hartu barik argitaratuz gero, hizki deigarrietan agertu beharko dute zein sari jaso duten.
  15. Modalitate bakoitzean 6.000 euro gordineko saria emango da. Diru-kopuru horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden arauen arabera (Espainiar estatuko egoiliarrentzat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta atzerriko egoiliarrentzat Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga). 
  16. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar arauok oso-osorik onartzea.  Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Bilboko Udalak 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen ordenantza hori eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko uztailaren 20ko 138 zenbakian argitaratu zen. 

IRABAZLEEI ORDAINKETAK EGITEKO OHARRAK:

Egoitza fiskala Estatu espainiarrean duten pertsonek, saria emandako aurretik, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: 

  • a) Zerga-betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, hasitako urtean administrazio eskudunak egina, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria ere, hasitako urtean Diruzaintza Nagusiak egina. 
  • b) Erantzukizunezko adierazpena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24-2. artikuluak ezartzen dituzten debekuetako bat ere ez duela adierazten duena (erantsitako ereduaren arabera).
  • c )Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko dituzte.  

Egoitza fiskala atzerrian duten pertsonek, a) beharrean, “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen nazioan eskumena duen agintariak egina aurkeztu beharko dute.

Oinarriak deskargatu (pdf formatuan - 421 KB)

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana