Zigor Samaniegoren 3D unibertsoa

  • Zigor Samaniegoren 3D unibertsoa

  • DataOtsailak 14
  • Gaia Ikusizko arteak, Bestelakoak

Ilustratzaile gasteiztarrak, bere 3D diseinu dibertigarriekin Prada, Nickelodeon edo Nestlé bezalako markak maitemindu ditu

“Betidanik gustatu izan zait marraztea, koadernoaren ertzak guztiz margotuta zeuzkan horietako bat nintzen”, dio Zigor Samaniego, 3D ilustratzaileak. Nork esango zion mutil hari, urte batzuk geroago, bere “monigoteek”, estilo paregabe horrekin, hain marka ospetsuen arreta erakarriko zutela, hala nola Prada, Maxon, Nickelodeon edo Nestlé besteak beste.

‘Diseinu grafikoa eta Multimedia ‘ikasi zuen Bartzelonan, baina autodidakta dela onartzen du, “egiten dudan guztia liburu eta Youtubeko tutorialetan ikasi dut“. 3Darekin hasi zen Gasteizen, higiezinen burbuilaren garaian, enpresa batek fabrikatzen ari zen eraikinen infografiak egiteko kontratatu zuenean. Urteak pasata, lan hori uztea erabaki zuen eta bideojokoen konpainia batetan lan egiten hasi zen Bilbon, non jokoetarako eszenatokiak eta letteringa diseinatzen hasi zen. Enpresa itxi zuten, baina telefonoa jotzen hasi zen freelance gisa lehen enkarguak eskatzeko.

‘Dragoi Bola’, ‘Chicho Terremoto’ eta ‘Los Gatos samurai ‘marrazkien hazi zen eta hauen eragin handia du. Naturan bilatzen du inspirazioa, “mendian aurkitzen ditudan gauzetan”. “Lan honen alderik gogorrena? Aldaketak egitea eskatzen didatenean eta horiekin ados ez nagoenean. Baina bezeroak agintzen duenez, egin egin behar dut”.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana