XIII. Animadeba animaziozko film laburren nazioarteko lehiaketa

  • XIII. Animadeba animaziozko film laburren nazioarteko lehiaketa
Animadeba

  • DataMartxoak 3
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Materialak bidaltzeko azken eguna 2020ko maiatzaren 4a da

1. PARTE-HARTZEA 

Edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira. Lehiatuko diren film laburrak, orain arte sariketa honetan aurkeztu gabekoak izango dira. Lanen eskubideak dituzten pertsonek aurkeztu ahal izango dituzte; edo haien ordezkaritza-ahalmena dutenek. 

2. BALDINTZAK 

Proiekzio-formatua digitala izango da: 

- .MOV - Apple ProRes 422 ( HQ ) - MPEG-4. H264 - Audio AAC 

Piezek ez dute 20 minutu baino gehiago iraungo, kredituak barne. Ezinbestekoa da gaztelaniazkoak ez diren film laburren bertsio originalak, hizkuntza horretan azpititulatuta aurkeztea. Lehiaketara obrak aurkezten dituzten pertsonak arduratuko dira, obra horiek eragingo dituzten egile eskubideak ordaintzeaz. Piezek ez dute 20 minutu baino gehiago iraungo, kredituak barne. 

3. ONLINE IZENEMATEA 

Film laburrak plataforma honen bitartez bidali ahal izango dira soilik: www.filmfreeway.com Jaialdian izena ematea dohainekoa da. Materialak bidaltzeko azken eguna 2020ko maiatzaren 4a da. Antolatzaileak harremanetan jarriko dira hautatutako guztiekin, proiekzio artxiboa eskatzeko. 2020ko ekainaren 1a izango da, proiekzio artxiboa ( goian adierazitako zehaztapen teknikoekin ) bidaltzeko azken eguna. 

4. PROIEKZIOA 

Hautatutako pelikulak jaialdiaren katalogoan eta web ofizialean agertzen diren ordu eta tokietan erakutsiko dira: www.animadeba.com-en. Jaialdia ospatu bitartean, antolatzaileek, egoki iritzi bezain bestetan erakutsi ahal izango dituzte hautatutako pelikulak jendaurrean. Hori dela eta, hautatutako piezen eskubideak dituztenek, laga egingo dituzte euren pelikulak jendaurrean erakusteko eskubideak, inolako kosturik gabe, jaialdiak irauten duen bitartean. 

Sail Nagusian hautatutako 10 film laburrak azpititulatu egingo dira euskarara eta Filmazpit katalogoaren parte izango dira 3 urtez. Filmazpit ekimenaren programazio guztiak kultur izaera izango dute, irabazi asmorik gabekoak eta sarrera doan izango dutenak. 

Bertsio originalean eta euskarara azpititulatuta, eta formatu bideografikoan baizik ez dira emango (dvd, blu-ray edo artxibo digitala). 

Film laburraren eskubideen jabe denak baimena ematen dio Jaialdiari eta Filmazpit-i film laburra Filmazpit egitarauaren barruan erakusteko, baimena emateko sinaduraren datatik hasita. Proiekzio epearen ondoren, zintak Euskadiko Filmategiaren artxiboetan geratuko dira. 

5. HAUTAKETA BATZORDEA ETA EPAIMAHAI OFIZIALA 

Hautaketa batzordea izango da Sail Nagusian parte hartuko duten lanak aukeratuko dituena. Batzorde hori ikus-entzunezkoen arteetan dabiltzan profesionalek eta antolatzaileek osatuko dute. 

Epaimahai ofiziala izango da sariak emango dituena. Epaimahai hori zinema, kultura eta komunikazio arloetako profesionalek osatuko dute; han hartutako erabakia apelaezina izango da. 

EUSKARAZ 

6. SARIAK ETA GARAIKURRAK 

6.1 - SAIL NAGUSIA 

Sail Nagusian parte hartzeko aukeratzen diren lanek 500 euroko saria jasoko dute hautatuak izateagatik. Zenbateko hori behin jaialdia amaitu eta gero ordainduko da, izenemate- inprimakian adierazitako kontuan. 

Kopuru horri dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio, Jaialdiko Antolakuntzak ordainketa egiteko unean indarrean dagoen legediak zehazten dituenak, eta, beti, aipatutako sarien esleipen ekonomikoan sartuta daudela ulertuko da. 

Hautatutako film laburren zuzendariek, proiekzio egunetan jaialdira etortzeko konpromisoa hartzen dute eta, etortzerik ez badute, taldeko norbait agertu beharko da haien ordez (ahal izanez gero, hobe, ekoizlea eta/edo gidoilaria). 

Inork ezingo balu bertaratu, 160 euro jasoko dira hautatua izateagatik. Hautatutako film labur guztiek jaso ahal izango dituzte Jaialdiko garaikurrak. 

Film laburrik onena - trofeoa Gidoirik onena - trofeoa Ikuslearen saria - trofeoa 

Euren ondorengo proiekzioetan, Animadeba Film Laburren Jaialdian jasotako garaikurraren aipamena egiteko konpromisoa hartzen dute saridunek. 

6.1 – ZUZENDARI BERRIAK -UPV/EHU- SAILA 

Zuzendari Berriak -UPV/EHU- Sailean aukeratutako filmek 50 euro jasoko dituzte hautatua izateagatik eta Zuzendari Berriak -UPV/EHU- saria diploma eta 200 euro jasotzeko aukera izango dute. Kopuru horri dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio, Jaialdiko Antolakuntzak ordainketa egiteko unean indarrean dagoen legediak zehazten dituenak, eta, beti, aipatutako sarien esleipen ekonomikoan sartuta daudela ulertuko da. 

6.3 – PANORAMA SAILA 

Panorama Sailean parte hartzen duten filmek 50 euro jasoko dituzte hautatua izateagatik. Kopuru horri dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio, Jaialdiko Antolakuntzak ordainketa egiteko unean indarrean dagoen legediak zehazten dituenak, eta, beti, aipatutako sarien esleipen ekonomikoan sartuta daudela ulertuko da. 

7. KATALOGOA ETA DOKUMENTAZIOA 

Katalogo ofizialerako, programazio gidarako eta web orrirako jaialdiak eskatutako dokumentazioa ( laburpena, biofilmografia, fitxa artistiko eta teknikoa, zuzendariaren eta pelikularen argazkiak, trailerrak eta bestelako ikus-entzunezko materialak ) online izen- emate-inprimakitik hartuko dira; izen-emate orria 2020ko maiatzaren 4a baino lehen egon beharko da beteta. Material gehiago behar bada, Jaialdiak eskatuko du 2020ko maiatzaren 18a baino lehen entrega dadin. 

8. EGILE ESKUBIDEEI BURUZ 

Antolakuntzak onartu egingo ditu lehendik sortuta dauden irudi eta/edo soinuak erabiltzen dituzten lanak. 

Antolakuntza ez da hirugarrenekiko eskubide originalen erantzule egingo; horiek, oso- osorik, parte-hartzailearen erantzukizunpean geratzen dira. 

9. OINARRIEN ONARPENA 

13. Animadeba Debako Animaziozko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan pelikula bat inskribatzeak, honako parte-hartze oinarriak onartu eta betetzea dakar. 

Oinarri hauetan jaso gabeko edozein egoera gertatzen bada, Animadeba Jaialdiaren Antolakuntzak bideratuko du. 

ANIMADEBA 

info@animadeba.com www.animadeba.com

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana