Atlantikaldia: Proposamenak aurkezteko epea zabalik

  • Atlantikaldia: Proposamenak aurkezteko epea zabalik
Atlantikaldia

  • DataMartxoak 4
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Atlantikaldiak irailaren 24tik 27ra ospatuko du bere seigarren edizioa, eta urtero bezala, jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia luzatu nahi die herritar zein eragileei.

Proposamenak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 30ra arte egongo da zabalik

Zer baloratuko da?

Proposamenak baloratzeko garaian, antolakuntza batzordeak honako irizpide hauek izango ditu kontuan:

1. Urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea.

2. Parte-hartzea sustatzea.

3. Eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea.

4. Kaletarra, topagune izatea eta kultur aniztasuna bultzatzea.

Nola bidali dezaket nire proposamena?

atlantikaldia.errenteria.eus webgunearen bitartez.

Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-formularioarekin atlantikaldia.errenteria.eus/proposamen-bidalketa helbidearen bidez.

Behin Atlantikaldiak proposamenen balorazioa egin eta gero, ekainaren 7a baino lehen igorlearekin jarriko da harremanetan antolakuntza batzordea.

Informazio eta argibide gehiagorako atlantikaldia@errenteria.eushelbide elektronikora idatzi dezakezue. Pozik lagunduko zaituztegu!

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana