Gema Intxausti: "Ez diot beldurrik ezezagunari"

  • Gema Intxausti:
    Argazkia: DosPorDos.
argia.eus

  • DataMartxoak 23
  • Gaia Ikusizko arteak

Entre la multitud, observando el arresto Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) artistak pasa den otsailean Gasteizko Artium museoan inauguratu zuen erakusketaren izenburua da. Titulu hori Alfred Hitchcock-ek bere pelikula batean egiten duen kameo baten deskribapenetik dator, bere filmografia oparoan egin zituen mota horretako agerpen ugarietako bat; izan ere, Intxaustik zinegile honen ehunka kameo ditu zerrendatuta hitz larriz eta kolore gorriz marraztutako paper zurietan.

Artiumekoa da Gema Intxaustiri museo batean eskaintzen zaion bakarkako lehen erakusketa. Berarekin errepasatu dugu 1990eko hamarkadan hasi zuen ibilbide artistikoa, Pasolini, Hitchcock, Janeth Frame edo Silvia Plath bezalako erreferenteak bidelagun hartuta eta fotomatoietan ateratako argazkiak, zeloekin egindako eskulturak eta aipuz beteriko marrazkiak areto hauetako hormak eta zokoak estaltzen dituztelarik.

Kafetegi batetan imajinatzen zaitut, papera eta lapitza eskuan dituzula eta zure proiektuetako bati hasiera ematen. Horrela izaten al da?

Bai, izan liteke, uste dut noizbait aipatu izan dudala The Runner’s Cut (2012) obra adibidez horrela hasten dela. Kasu honetan nire buruan jada existitzen zen proiektua eta banindoan pentsatzen eta birpentsatzen zer zuen soberan eta zer zen falta zitzaiona. Eta hori guztia kafetegi batean edo beste batean egiten nuen, izan ere, obra honekin hasi nintzen garaian ez neukan estudiorik. Uste dut baldintza honek –estudioa ez izateak– behartzen zaituela beste modu batez lan egiten, kanpoalderago, estudio batek eman diezazukeenetik kanpora, eta baldintza honek proiektuak garatzeko bestelako modu batera eraman nau.

Alde horretatik, pasealdiek eta eguneroko gauzen gaineko behaketek balio dizute sortzen hasteko. 

Egia esanda bai. Nik uste kalean behatzeko joera aktibo hori oso presente izan dudala betidanik. Agian orain, eta denborarekin, nire obrarekiko agerikoagoa bilakatu den ezaugarria da. Egia da toki batean nagoenean begiratu egiten dudala, behatu egiten dut eta hori guztia ez dut bakarrik esperientziaren, sentimenen edo pentsamenduen bitartez egiten, baizik eta distantzia batetik begiratzen, beste pertsona baten lekuan egongo banintz bezala, ia lekuko bat banintz bezala. Oso Hitchcockiarra da esaten ari naizena, ezta?

Urtetan estudiorik gabe egon zara. Esan liteke garai batean fotomatoia bilakatu zenuela inprobisatutako estudio.

Nolabait esatearren bai. Lehen fotomatoia Bilboko Abando tren geltokian egin nuen 2000. urtean, toki publiko batean, Bilboko erdigunean. Ondoren Londresen proiektua berreskuratu nuen eta gauza bera egin: toki publiko bat erabili akzio hau egiteko. Beranduago ere obra hau errekuperatu nuen, izan ere, lau toki ezberdinetan egin diren piezak dira, Bilbon, Madrilen, Londresen eta Berlinen. Gainera, oso toki enblematikoetan ateratakoak dira, esaterako Madrilgo Atocha tren geltokian atentatuen ondoren eta Berlingo Checkpoint-ean 2016. urtean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana