Angel Alonsoren 'Elkano, lehen mundu birea' filmak, Platino Xcaret sarietan izendapena lortu dau

  • Angel Alonsoren 'Elkano, lehen mundu birea' filmak, Platino Xcaret sarietan izendapena lortu dau
bizkaie.biz

  • DataMartxoak 26
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Animazino pelikula onenagaitik jaso dau.

Angel Alonso zuzendariaren Elkano, lehen mundu birea filmak Animazino Pelikula Onenaren saria jasoteko lehian sartu da, Platino Xcaret sarien 7. edizinoan.

Mendebalderuntz nabegetako erabagia hartu ondoren, lurraren lehen zirkunnabegazinoa lortu eban gizonari, Juan Sebastian Elkano itsasgizonari egindako omenaldia dan filmak Goya sarien 34. edizinoan jasotako izendapenen ostean beste autortza bat da izendapena.

Filma Polonia, Portugal, Ekialde Ertaina eta Errusian estrreinau da eta laster estreinauko da Hegoafrikan, filmaren bokazino unibersala erakutsiz.

Filmin, Ono, Rakuten, Itunes, Google eta Sony plataformetan ikusi daiteke eta DVD-a salgai dago. Filma, liburu irudiztatu eta La primera vuelta al mundo izenburuko APPagaz batera doa; azken honek, filman agertzen diran kokalekutara sarbidea ahalbideratzen dau.

Dibulitoon Studio produkzino etxe euskaldunak, animazino film onenaren izendapen ugari izan ditu Goya Sarietan. El ladron de Sueños; Glup; Supertramps; El corazón del Roble; Teresa y Tim; Yoko y sus amigos; Papá, soy una Zombi eta Dixie y la rebelión zombi lanakaz parte hartu dau, bederatzigarren izendapena lortu aurretik.

Elkano, Lehen Mundu Bira filmaren gidoia Jose Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak sinatu dabe eta Joseba Beristain da soinu bandearen egilea.

Musikea, sinfonikoa ia erabat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Donostiako Orfeoiaren 90 ahotsakaz Jose Antonio Sainz Alfaroren gidaritzapean. Enrike Solinisek be, antxinako musikan eta gitarran aditua, parte hartu dau soinu bandan haren errepertorioko konposizino batzuk filmerako egokituz eta Beristainek sortutako musika pieza jakin batzuk gitarra mueta desbardinakaz interpretauta. Era berean, La Oreja de Van Gogh taldeak urrezko amaierea emon deutso film luzeari Haizeaz fidatu kantuagaz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana