Sarako Idazleen Biltzarra irailera arte atzeratuta

  • Sarako Idazleen Biltzarra irailera arte atzeratuta

  • DataMartxoak 31
  • Gaia Literatura

Sarako Idazleen Biltzarraren 37. edizioa laster barru egitekoa zen, apirilaren 13an eta 14an, hain zuzen. Antolatzaileek jakitera eman dute, atzeraturik geldituko dela ekimena, Covid-19 gaixotasunak ekarri duen alarma egoeraren erruz. Biltzarra irailaren 6rako eta 7rako atzeratzen dela jakinarazi dute.

Sarako Idazleen Biltzarra 1984an antolatu zen lehen aldiz. Hasieratik ekimenak helburu argia izan zuen: egun berean, toki batean, Euskal Herrian bizi edo honetaz ari diren idazleen biltzea, euskaldunak izan ala ez. Sarako Omordiako geletan hasi zen Biltzarra, baina 1993tik herriko polikiroldegian egiten da.

Gaur egun 150 inguru idazle joaten dira beren liburuen aurkeztera eta izenpetzera, eta Biltzarrak bere saria ere banatu egiten du. Izen handiko idazleak izan dira sarituak, adibidez, Iratzeder, Janbattitt Dirassar, Emile Larre,  Jean Louis Davant, Piarres Xarriton, Xipri Arbelbide, Txomin Peillen, Pier Paul Berzaitz, Itxaro Borda, Auxtin Zamora eta abar.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana