Nekatoenea: 2020.eko Idazle Egonaldia

  • Nekatoenea: 2020.eko Idazle Egonaldia
Nekatoenea

  • DataMaiatzak 4
  • Gaia Literatura

Elkano Fundazioak, Iparraldeko hiru kultur eragile erreferenterekin elkarlanean, euskarazko literatur egoitza bat antolatu du Elkano eta lehen mundubiraren testuinguruaren inguruan. Egonaldia 2020ko udazkenean egingo da eta proposamenak jasotzeko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Sortu zenetik, Elkano 500 Fundazioak Iparraldeko lurraldearekiko lankidetza aukera bat dela herritarrei kultura-eskaintza aberasteko ulertu du, Bidasoaz bestaldeko erakunde erreferenteekin lankidetzan arituz, beti ere helburuak eta lan-irizpideak konpartituz.

Hemen kokatzen da Elkanoren, lehen munduko itzuliaren eta bere testuinguruaren inguruan sormen proiektu bat garatzeko lankidetza-hitzarmena Euskal Itsasbazterra - Ekimenen Zentro Iraunkorrarekin (CPIE Littoral Basque - Euskal itsasbazterra), Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) eta Euskal Idazleen Elkartearekin (EIE). Literatura-egoitza egiteko deialdia euskarazko idazleei zuzentzen da. Egoitza artistikoa 2020ko udazkenean egingo da. 

Ipar Euskal Herriko hiru kultur erakundeek urtero antolatzen duten beka honen hamargarren edizioa da. Oraingo honetan, munduari lehen itzulia eman zitzaionetik 500. urteurrena dela eta, Elkano Fundazioak bat egin du antolatzaileekin, eta genero libreko eta euskarazko lanaren gaia Elkanorekin eta zirkunnabigazioarekin lotuta egon beharko da, bai eta gai periferikoekin ere, hala nola nabigazioarekin, esplorazioarekin, kartografiarekin, astronomiarekin eta abarrekin.

Egonaldia hilabetez egingo da, 2020ko urritik abendura bitartean, Nekatoenea baserrian, Abbadia inguruan, Hendaian.

Literatura-egoitza eskuratu nahi dutenek maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute hautagaitza, eta posta elektronikoz bidali beharko dute proposamena jfrahier@hendaye.com helbidera.

Epaimahaia lau erakunde antolatzaileetako ordezkari banak osatuko dute.

Deialdiaren xehetasunak erantsitako dokumentazioan daude eskuragarri.

Hautagaitza deialdiaren oinarriak

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana