Arantza Santesteban: «Bada Nafarroan artea lubakietan mantendu nahi duenik oraindik»

  • Arantza Santesteban: «Bada Nafarroan artea lubakietan mantendu nahi duenik oraindik»
    MARINA LAMEIRO
berria.eus

  • DataMaiatzak 13
  • Gaia Ikusizko arteak

Santestebanek koordinatu du Navarra Sumak bertan behera utzi duen proiektua, Hiriartea. Uste du ikuspegi kritikoa duen artearen aurkako kudeaketa ereduaren barruan dagoela erabakia.

Iruñeko Ziudadelako Hiriartea arte garaikideko proiektua koordinatzen aritu da Arantza Santesteban (Iruñea, 1979) kultur kudeatzaile, arte ikerlari eta zinemagilea. Navarra Sumaren udal gobernuak, baina, egitasmoa desegitea erabaki du, eta hilaren amaieran utzi beharko du lanpostua Santestebanek. Kritiko mintzo da Iruñean zein Nafarroan egiten den kultur kudeaketaz: «Badirudi dela unean uneko zuzendaritzaren kapritxoen araberakoa». Sektoreko profesionalei kultur politiken ardura emateko eta jarduten uzteko beharra azpimarratu du.

Iruñeko Udalak erabaki du Hiriartea proiektua bertan behera uztea. Zein izan da prozesua?

Navarra Suma 2019ko ekainean sartu zen udalean, eta hasieran ez genuen oso argi Hiriarteak jarraituko zuen. Nik ikusten nuen ez zutela interes handirik proiektuan, eta, azaro aldera, prentsarengatik jakin nuen [Maria Garcia-Barberena] zinegotziak esaten zuela Hiriarteak proiektu gisa ez zuela behar bezalako babesik, eta erabaki zuela bertan behera uztea. Nik neukan koordinazio postua, eta handik gutxira erabaki zuten hori ere bertan behera uztea. Ordutik, ez dugu Hiriartea bezala funtzionatu. Urte berriarekin batera hil zen. Koronabirusarekin plaza amortizatzeko tramitea luzatu da, baina hilabete bukaeran ni kaleratuko naute.

Zergatik hartu dute erabaki hori?

Hainbat arrazoirengatik. Batetik, aurreko legegintzaldian udalak egin zuena apurtzeko duen asmoaren barruan dago erabaki hau ere. Horrekin lotuta, aldaketa politikoaren aurreko kultur balio tradizionaletara itzuli nahi izan dute. Horrez gain, azken lau urteetan funtzionario berriak sartzearekin profilak aldatu ziren, eta gutako batzuk kaleratzeko borondatea egon da, euren tamainako administrazio bat osatzeko.

Zeintzuk ziren Hiriartearen oinarriak?

Hiriartearen oinarriak ziren kultura garaikidea eta arte adierazpena sustatzea Iruñeko testuinguruan. Iruñean badira auzoetan kultur jarduerak bideratzen dituzten zentroak, baina hortik aurrera, ez dago sorkuntza kritikoa sustatzeko inolako baliabide publikorik, eta hutsune hori bete nahi zuen Hiriarteak. Kultura eta pentsamendu garaikidea batzeko espazio fisiko bat izan nahi zuen; hain zuzen ere, Ziudadelan. Beti esaten da Ziudadela dela Iruñeko bihotza, zentroan dagoelako, eta nire desioa zen, zentro fisikoa izatea ez ezik, harremana ere izatea auzoekin, hiritarrekin, artistekin, komunitateekin.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana