Europako Policy Learning Platform ekimenak jardunbide egokien adibide gisa hartu du Kulturklik, CREADIS3 proiektuaren barruan

  • Europako Policy Learning Platform ekimenak jardunbide egokien adibide gisa hartu du Kulturklik, CREADIS3 proiektuaren barruan

  • DataMaiatzak 18
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Plataforma hori Interreg Europe programaren ardatzetako bat da, eta Europako Erkidegoko eskualde-garapeneko politiketan jardunbide egokiak zabaltzea du helburu, esperientzia horiek optimizatzeko eta zabaltzeko asmoarekin.

CREADIS3 estrategiaren ekimenez Kulturklik Policy Learning Platform delakoaren Jardunbide Egokien datu basean sartzeak esperientzia hori eskualde-garapeneko politika berriak diseinatzerakoan jarraitu beharreko eredu bihurtzen du.

Adierazpenean nabarmendu dutenez, Kulturklikek, euskal artea eta kultura zabaltzen dituen plataforma den aldetik, topagune gisa balio du euskal kulturaren profesionalentzat, bi zerbitzu-mota desberdin eskainiz: publiko orokorrarentzat eta profesionalarentzat. Gainera, aipamen berezia egiten diote euskal sormen- eta kultura-profesionalentzako leihatila bakarra izateari. Bestalde, azpimarratu dute 2017tik, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Kultura eta Sormen Industrietarako estrategia zirriborratu zuenetik, Kulturklik plataformak sormen-industriak sartu dituela hedatzeko helburu potentzial gisa.

Diotenez, Kulturklik eragile publiko eta pribatuen eskura jarritako baliabide publikoen adibide ona da. Euskal artea, kultura eta sormena sustatzeko, sortzeko, ekoizteko eta hedatzeko ahalmen handia duena.

Amaitzeko, nabarmendu dute Kulturklikek lotura argia duela eragileen artean, eta eginkizun bultzatzaile garrantzitsua duela hainbat motatako enpresentzat, herritarrentzat, administrazio publikoentzat, sektore-elkarterentzat eta euskal kultura- eta sormen-ekosistemako beste eragile batzuentzat.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana