Monkey Week musikaren azoka profesionalean parte hartzeko deialdia

  • Monkey Week musikaren azoka profesionalean parte hartzeko deialdia

  • DataMaiatzak 19
  • Gaia Musika

Parte hartzeko eskaerak uztailaren 17ra arte egin daitezke.

--

Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak  (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako Basque Music plataformak euskal artistei zuzendutako Monkey Week jaialdian parte hartzeko deialdia plazaratu du.

Monkey Week (Sevilla, azaroak 19-21)

Urtero bezala, Monkey Week azoka profesionaleko antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker, euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak jaialdi horretan, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten euskal taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera, esteka honetan, uztailaren 17a arte.

Horietako euskal talde batek gainera Basque Music Showcase-an parte hartzeko aukera izango du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana