Bilbok urriaren 2an eta 3an ospatuko du Gau Zuria

  • Bilbok urriaren 2an eta 3an ospatuko du Gau Zuria
bilbao.eus

  • DataMaiatzak 22
  • Gaia Ikusizko arteak, Musika, Ikus-entzunezkoa

Uriaren fundazioaren urteurrena gomutatzeko ekitaldia ezin izango da ohi bezala ekainean egin.

Kulturako udal taldeak urrirako uztea pentsatu du eta horretarako lanean ari da. Herritarrek programazio zabala izango dute, eta horren berri emango da.

Erabakia hartzeko, kontuan hartu dira, batetik, COVID-19ak Euskadin eragindako egoera eta, bestetik, Osasun Publikoaren irizpideak eta Eudelen gomendioak kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari dagokionez.

Uriaren fundazioaren urteurrena gomutatzeko ekainean egin ohi den Gau Zuria ekimena urriaren 2an eta 3an egitea pentsatu du Bilboko Udalak, betiere orduko osasun-baldintzek hartako bidea ematen badute.

Kulturako udal taldea programazio berriarekin lanean ari da, bilbotarrek goza dezaten; laster emango da horren berri. Udaletik aurreratu dutenez, “2020ko Gau Zuriak tokiko kutsu nabarmena izango du, euskal sortzaileen, artisten eta hornitzaileen aldeko apustua egingo baita, Bilbao Aurrera Planean onartutakoaren ildotik”.

Erabakia hartzeko, kontuan hartu dira, batetik, COVID-19ak Euskadin eragindako egoera eta, bestetik, Osasun Publikoaren irizpideak eta Eudelen gomendioak kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari dagokionez; kontuan hartu dira, baita, ekitaldi jendetsuetan eta aire zabaleko jardueretan osasun publikoa bermatzeko mugak eta espazio publikoko aforoak ere.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana