'Kulturunea' kontzertu sorta, streaming bidez, EiTBren eta Vital Fundazioaren eskutik

  • 'Kulturunea' kontzertu sorta, streaming bidez, EiTBren eta Vital Fundazioaren eskutik
    Streaming bidez eskainiko dira kontzertuak. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
eitb.eus

  • DataMaiatzak 22
  • Gaia Musika

Belako, Mikel Erentxun, Liher, Gari, Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbreaker Company, Iñaki Palacios eta bere Banda, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin arituko dira.

Ostiral honetan, maiatzaren 22an, "Kulturunea" programa jarriko da abian: euskal artisten kontzertu sorta, streaming bidez, Vital Fundazioaren webgunean (www.fundacionvital.eus) eta eitb.eus-en, Kultura zuzenean atarian, Vital Fundazioaren eta EiTBren arteko lankidetzari esker

Belako, Mikel Erentxun, Liher, Gari, Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbreaker Company, Iñaki Palacios eta bere Banda, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin izango dira Vital Fundazio Kulturunetik zuzenean eskainiko diren kontzertuak ziklo honetan. Emanaldiak Ilaski Serrano EiTBko kazetariak aurkeztuko ditu, eta udan ETB1en izango dira ikusgai. Vital Fundazioak ahalegin berezia egin du kartelaren ia erdia, hamaikatik bost, Arabakoak edo Araban errotutako musikariak izateko. 

"Kulturunea" ostegun honetan aurkeztu dute, Gasteizen, Vital Fundazioaren Kulturunean. Bertan izan dira Jon Urresti Vital Fundazioko presidentea, Edu Barinaga Euskal Telebistako zuzendaria, Ilaski Serrano kontzertuen aurkezlea, Iñaki Palacios musikaria, Jony Moreno The Soulbreaker Company taldeko kidea eta Goiatz Dutto Moonshine Wagon taldeko kidea. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana