Euskal museoek berriro zabalduko dituzte ateak, ordutegi eta edukiera murriztuekin

  • Euskal museoek berriro zabalduko dituzte ateak, ordutegi eta edukiera murriztuekin
eitb.eus

  • DataEkainak 1
  • Gaia Museoak, Bestelakoak

Jarduera berreskuratzen lehenak Bilboko museoak izango dira, Guggenheim eta Arte Ederren Museoa. Hasieran, ordutegi murriztua izango dute. 

Euskadiko museo publiko eta pribatuek astelehena eta asteazkena artean, ekainak 1 eta 3, zabalduko dituzte berriro ateak ordutegi eta edukiera murriztuekin, promozio bereziekin eta osasun eta higiene neurri zorrotzekin, azken bi hilabete eta erdia koronabirusagatik itxita eman ostean.

Guztietan ohikoa izango da bisitariei sarreran tenperatura neurtzea, erakusketak ikusteko derrigorrezko ibilbideak jarraitzea beste bisitariekin gurutzatzea saihesteko; bisitariek eta langileek maskarak jarri beharko dituzte eta gela guztietan zaintzaileak egongo dira pertsonen arteko segurtasuneko 2 metroko distantzia errespetatzen dela ziurtatzeko.

Jarduera berreskuratzen lehenak Bilboko museoak izango dira, Guggenheim eta Arte Ederren Museoa. Gaur bertan zabalduko dituzte ateak ordutegi murriztuarekin: Guggenheim 14:00etatik 19:00etara, eta Arte Ederren Museoa 11:00etatik 19:00etara.

Azkuna Zentroa Bilboko arte garaikideko hirugarren gune handia ere zabalik izango da.

Arte Ederren Museoak, gainera, 5 euroko tarifa berezia ezarri du eta, ondorioz, ohiko sarrerak % 50 merkeago salduko ditu lehen aste hauetan, bi hilabete eta erdi itxita egon ostean bisitak bultzatzeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana