Jose Antonio Loidi Beka 2020

  • Jose Antonio Loidi Beka 2020
irun.org

  • DataEkainak 15
  • Gaia Literatura

Beka honek omenaldi bat izan nahi du adopzioz eta bihotzez Bidasotarra zen Jose Antonio Loidi ospetsuarentzat, eta haren etsenpluari jarraiki, ikerketa suspertu eta bultzatu nahi du hainbat esparrutan; izan ere, berak bere bizitzan zehar hain era oparoan garatu zuen egitekoa sustatzea du helburu beka honek. Gisa berean, ikerketa zientifikoa zabaldu nahi dugu euskaraz, Jose Antonio Loidik hainbeste maite eta sustatu zuen hizkuntzaz. Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira, bekaren iraupena 12 hilabetekoa da eta zenbatekoa 9.000 eurokoa (gordinak).

JOSE ANTONIO LOIDI BEKA 2020

Jose Antonio Loidi Beka 2020 deialdia egin da.

Eskariak 2020ko urriaren 2a arte egin ahalko dira. Deialdiaren oinarriak.

Irungo Udalaren Alkate tza ren ekainaren 2ko 0505/2020 ebazpenaren laburpena, Jose Antonio Loidi 2020 Ikerketa Bekarako deialdia onesten duena.

 

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana