LUZATU Gau irekia 2020. Deialdia

  • LUZATU Gau irekia 2020. Deialdia
gauirekia.com

Deialdi irekia

Luzatu elkarlaneko kultur proiektuak garatzeko programa da, kultur sorkuntzatik ekintza komunitarioa indartzeko proposamena.

Luzaturekin ekintza kolektiborako deia egin nahi dugu: topaketak aktibatu, harremanak, afektuak eta zaintzak ehundu, elkarlanaren espiritua hedatu eta gure auzoetan hausnarketa bateratua bultzatu.

Gau Irekiaren ondorioak denboran hedatzeko eta jardueren eraldaketa gaitasunean sakontzeko apustua da.

Zeren bila gabiltza?

Deialdi honen bidez, 2020ko irailetik abendura bitartean San Frantzisko, Bilbo Zaharra edo Zabala auzoetan garatuko diren proiektu kultural kolaboratiboak aukeratuko ditugu.

Zer eskaintzen dugu?

Baliabide ekonomikoak: 3.000 € proiektuko

Proiektuaren garapenaren jarraipena eta laguntza, prozesuen eta emaitzen zabaltzea, eta tokiko kolektiboekin bitartekotza egitea.

Nola parte hartu?

Bidali zure proposamena gauirekia@sarean.info helbidera ekainaren 22tik abuztuaren 1era.

Oinarri osoak hemen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana