Montehermoso - Bellas Artes de UPV/EHU, 2020

  • Montehermoso - Bellas Artes de UPV/EHU, 2020

  • DataEkainak 26
  • Gaia Ikusizko arteak

Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak egiten dute deialdi hau. Deialdi honen xedea da sorkuntza artistikoko lau proiektu hautatzea da ekoizpen-fase aurreratuan daudenak, 2021ean zehar Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan bakarkako erakusketetan aurkeztu ahal izateko.

EHUko Arte Ederren Fakultatearen ikaslea izatea ezinbestekoa da.

Montehermoso Kulturuneak 3.600 euroz hornituko du deialdia hautatzen diren proiektuen egileen artean banatzeko. Ematen den zenbatekoaren barruan honako kontzeptuak sartuko dira:

  • Obraren ekoizpenak eta garraioak eragindako gastuak.
  • Proiektuaren egilearen bidaiek zein egonaldiek eragindako gastuak, halakorik badago.
  • Obra ekoiztearen ondoriozko ordainsariak eta egile eskubideei dagozkienak.

Montehermoso Kulturuneko azpiegiturak, tresneria teknikoa, aholkularitza eta giza baliabideak (nahitaezkoak erakusketa muntatu eta ezagutarazteko) gehituko zaizkio zenbateko horri.

Eskaerak emateko epea 2020ko irailaren 25ean amaituko da (25a barne).

Tramiteak

Informazio gehiago: administracion@montehermoso.net

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana