Durangoko Azoka "normaltasun berrira" egokituko da abenduan, protokolo bereziarekin

  • Durangoko Azoka
eitb.eus

  • DataEkainak 29
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Abenduaren 5etik 8ra egingo da aurtengo edizioa, egoera berrira egokituta. Azoka birtuala ere prestatuko dute, streaming bidezko emanaldiekin eta denda birtualarekin

Urtero bezala, Durangoko Azoka abenduan egiteko asmoa adierazi du Gerediaga Elkarteak; izan ere, "uneotan ziurgabetasuna nagusitu arren, Azoka normaltasun berrira egokitzeko erabakia" hartu du elkarteak. Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak eta Arantza Atutxa elkarte horretako kudeatzaileak eman dute erabakiaren berri.

Kulturak konfinamenduan izan duen "paper garrantzitsua" azpimarratu du Mujikak, baina kultura sektore kaltetuenetako bat izan dela nabarmendu du. Gaur egun bizi dugun egoera honek, ordea, kultura zeinen beharrezkoa dugun ohartzeko balio izan duela esan du, eta kultur sortzaileek egoerari eutsi diotela gaineratu du.

Gerediaga Elkarteak, mezu baikorra zabaldu nahi du aurtengo ediziorako aukeratutako TaupaDA! leloarekin. "Euskal kulturgintzari auspoa emanda, bizia ematen jarraitu nahi du, babestu eta bizi dagoela erakutsi. Durangoko Azoka, beste urte batez ere, euskal kulturaren topaleku izaten jarraituko du", esan dute antolatzaileek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana