Katakrak: Liburu denda bat baino askoz gehiago

  • Katakrak: Liburu denda bat baino askoz gehiago
    Zazpi urte bete ditu Katakrak espazioak, Iruñeko kultura zentro esanguratsuenetakoak Unai Beroiz

  • DataEkainak 29
  • Gaia Literatura

Zazpi urte bete ditu Katakrak espazioak, Iruñeko kultura zentro esanguratsuenetakoak. Bazkide kanpaina abiatu dute komunitatea zabaltzeko eta parte-hartzea sustatzeko

2013an Katakrak sortzea erabaki zutenean bere kideek argi zuten Iruñeak topaketa kultural kritikorako toki baten beharra zuela. Horregatik, ez ziren konformatu liburu denda eta kafetegi soil batekin. Eraldaketa sozial sakon baten aldeko proiektuari ekin zioten, hiria ahal zuten neurrian aldatzeko borondate osoarekin. Iruñeko Kale Nagusiko 54 zenbakian dago kokatuta hiriko kultura zentro esanguratsuenetako bat bilakatu da Katakrak. Bere kideak zazpi urtez aritu dira etengabe sortzen eta eraldatzen, eta hori nabari da euren ekarpenean: 1917 ekitaldi egin dituzte areto kooperatiboan, 14.799 menu eman dituzte kantinan, 29.999 liburu ale izan dituzte liburu dendan eta 13.352 pertsonatik gora batu dituzte bertan antolatutako ekitaldietan.

Sumatu zuten espazio bat behar zutela eztabaida ideologiko eta politikorako, kultura ikuspuntu kritikotik lantzeko eta elikadura burujabetza jorratzeko. Ez ziren ezerezetik hasi, bazuten La Hormiga Atomica liburu dendaren esperientzia, eta ildo berberei jarraitu zieten proiektua martxan jartzeko. Halaxe kontatu du Nerea Fillat Oiz Katakrakideak: "2013an UPN zegoen Iruñeko Udalean agintean eta apenas zegoen ekitaldiak aske eta kontrolik gabe egiteko aretorik. Gatazka politiko horretan kokatu behar dugu Katakraken irekiera".

Apustu handia izan zen Curia kaleko La Hormiga Atomicak abiatutako proiektua Kale Nagusira eramatea, ekonomikoa bereziki. Urte hauetan gorabeherak izan dituzte, baina egungoa baino egoera latzagorik ez dute ezagutu. "Oso gogorra izan da lokala itxi behar izatea eta ez jakitea hortik aurrera zer gertatuko zen, nola moldatuko ginen eta munduak berdin jarraituko zuen...", azpimarratu du Fillatek. Dagoeneko berriz ireki dute lokala, langileak ari dira aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientetik ateratzen, eta jendea hasi da liburu denda eta kantinara gerturatzen. Babes bila eta komunitateko kideak topatzeko grinarekin, bizilagunek Katakrakera gerturatzeko beharra duela sumatu dute.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana