"VHS" eleberria aurkeztu du Oier Guillan idazleak

  • Oier Guillan idazlea astelehen honetan, azken eleberria eskuetan. (Juan Carlos RUIZ I FOKU)
naiz.eus

  • DataEkainak 30
  • Gaia Literatura

Iraganean gertatu dena azalera ekartzeak orainaldian daudenen bizitzak aktibatzen ditu. Ilehoriak lagunen laguntza beharko du eta detektibe emozional bat kontratatuko du Victorren heriotza ikertzeko. Oier Guillanek idatzi du ‘VHS’ (Susa), memoriatik, abenturatik eta umore absurdotik baduen eleberria. Nahiz eta hori ez den. Edo ez hori bakarrik.

Victor aktorea zen, Sevillakoa. Madrilen hil zen, auto istripuz, 2001. urtean. Laneko jantzia soinean zuela hil zen, pailazoz jantzita, sudur eta guzti. Haren hiletara ez omen zen inor joan. Hogei urte igaroko dira beste pertsonaia batek, Ilehoriak, zer gertatu zen gogoratu nahiko duenean, iragana berreraiki nahiko duenean. Eta lagunen laguntza beharko du horretarako. Detektibe emozional bat ere kontratatuko du.

Victorren heriotzak nolabait nobela osoa zeharkatzen du. Oier Guillan (Donostia, 1975) idazleak argitaratu duen nobela, alegia: ‘VHS’ (Susa). Nobela zer den argitzeko egilearenak izan dira lehen zalantzak, gauza asko baita.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana