Belate Olabarria da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakari berria

  •  Belate Olabarria da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakari berria

  • DataUztailak 14
  • Gaia Arte eszenikoak

Belate Olabarriak hartu du Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakari kargua, gaur goizean Gernika-Lumon egin den Elkartearen urteko batzar nagusian.

Gaur goizean egin da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen urteko batzar nagusia. Batzarra martxoan egitekoa bazen ere, osasun larrialdi egoerak eraginda, atzeratu egin behar izan zen. Batzarra, esan bezala, gaur goizean egin da Gernika-Lumoko Astran, ez ohiko egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuta.

Batzarrean bazkideak batu eta zuzendaritzak proposatutako egitasmoa eta aurrekontua onartu dira. Horrez gain, zuzendaritza aldaketa ere onartu da. Batetik Asier Ibaibarriagak lehendakari kargua utzi du eta batzarrak aho batez onartu du zuzendaritzaren hautagaitza, Belate Olabarria. Horrez gain, 24 urtean zuzendaritza kidea izan den Unai Iturriagak ere kargua utzi du eta Asier Galarza gehitu da taldera.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana