Dantzan Bilaka 2021 - Parte-hartzaileak hautatzeko deialdia

  • Dantzan Bilaka 2021 - Parte-hartzaileak hautatzeko deialdia

  • DataUztailak 16
  • Gaia Arte eszenikoak

DANTZAN BILAKA 2021 PROGRAMA

PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. Sortzaile gisa egindako ibilbidearen hasierako faseetan dauden pertsonentzat bakarrik.

Dantzan Bilaka 2021ean parte hartzeko banakako 7 laguntza emango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako (EAE eta Foru Erkidegoa) herrialderen batean jaio eta/edo urtebetez erroldatuta egon diren pertsonei.

Hautatutako pertsonei ematen zaien laguntza ekonomikoa zuzenduta dago, eta programako jarduera guztietan parte hartzeko betebeharra dakar: sorkuntza-prozesuen laguntza artistikoa mentorien bidez; tailer eta egoitza artistikoak, garatutako prozesuak jendaurrean irekitzeko jardunaldiak, eta abar.

Eskabideak aurkezteko epe: 2020ko irailaren 10 arte.

Informazio guztia: https://artium.eus/eu/jarduerak/item/61112-dantzan-bilaka-2021

Deialdearen oinarri osoak ikusi: https://artium.eus/images/Actividades_pdfs/2020/Dantzan-Bilaka-2021_Deialdia.pdf

Deialdiaren eskaera-orria: https://artium.eus/images/Actividades_pdfs/2020/Dantzan-Bilaka-21_Eskaera%20Formularioa.pdf

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana