Bat-bateko pandemiari bertsotan

  • Bat-bateko pandemiari bertsotan
    Ekainaren 5ean Villabonan bertso saioa antolatu zuten Bertsozale Elkarteak eta Lankuk, osasun neurriak betez jaialdia egin daitekeela erakusteko. Argazkia: Gorka Rubio / Foku
Argia

  • DataUztailak 29
  • Gaia Arte eszenikoak

Amildegi ertzean aritzearekin konparatu izan da oholtza gaineko bertsolariaren jarduna. Inork espero ez zuena zen, ordea, amildegiak urrunduko zituenik bertsolaria eta entzulea. COVID-19ak basamortu bihurtu ditu plazak: 500 bertso saio baino gehiago galdu dira lau hilabetean. Bertsolariek eta Bertsozale Elkarteak ahalegin erraldoia egin dute bertsoa testuinguru berrietara egokitzeko, pixkanaka maskaradun entzuleen aurrera itzuli arte, "edozein herriko ez-jaietan".

Koronabirus aroan jendaurreko lehen saioa Azkoitian egin nuen, ekainean. Aspaldiko partez oholtzara igo eta bertigoarekin batera sentitu nuen: 'Hau zen, hainbeste gustatzen zaiguna'". Jone Uria bertsolaria da mintzo, gaur egun oholtzara igotakoan aurrean ikusten duenaz: "Bitxia da jendea distantziatuta eta maskararekin ikustea. Eta badu bere eragina publikoko aulkiak egituratzeko moduak.

Adibidez, Sopelan aurrez galdetu zioten jendeari norekin joango zen, eta horren arabera multzokatu zituzten aulkiak, eta behintzat ez zen entzulea bakartuta ikusten, hiru-lauko multzotan baizik. Entzulea bakartuta eta inorekin erreakzioak partekatzeko aukerarik gabe ikustera ez gaude ohituta, gutxiago festetako saioak izaten zirenarekin. Uda honetako bertso saioek gehiago dute udazkeneko aretoko saioen antza, baina kalean eginda".

Publikoa maskararekin ikusteak espero baino gutxiago eragin diola aitortu du: "Uste nuen ez zela erreakziorik antzemango, baina uste dut jendea gogotsu dagoela eta beste era batera helarazten duela erreakzio hori: barre ozenago eginda eta txaloen bidez... entzulea eskuzabalago dago, gu ere gogotsu gauden bezala, eta eskertzen da. Plazako komunikazioaren eta magiaren ehuneko handiena mantentzeko moduan gaude egungo baldintzetan ere". Baina pandemiaren prebentzio neurriek festa giroko bertso saioetan eragindako zurruntasunak baduela bere alde ona adierazi du: "Lehen jaietako saioetan duda izaten zen ea zenbat pertsona zeuden benetan arretaz entzuten, jende asko ibiltzen baitzen atzera aurrera, umeak tartean... Orain, daudenak adi daude".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana