Ezhoiko ekitaldia antolatuko du aurten Suns Europe Jaialdiak

  • Ezhoiko ekitaldia antolatuko du aurten Suns Europe Jaialdiak

  • DataUztailak 30
  • Gaia Musika

Europako hizkuntza gutxituetan egindako musika eta arte eszenikoak erakustea helburu duen jaialdi eta lehiaketa honek ekitaldi berezia antolatuko du aire zabalean abuztuaren 30eanUdineko (Friuli) gazteluan kokaleku paregabea izango duen hitzordu honetan, besteak beste, La Basu rap abeslaria izango da.

Aurtengo panorama zailaren eraginez espero zenaren kontra, jaialdia ospatu egingo dela iragarri du Suns Europek bere Facebook orrialdean aste honen hasieran. Normalean udazken amaieran ospatzen den ekitaldi honek, aurten, udara amaieran izango du hitzordua, eta hizkuntza gutxituetan egindako musikaren hainbat kontzertuk osatuko dute egitaraua. Aire zabalean izateak dakar aurtengo bigarren ezberdintasun nagusia eta, noski, COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak beteko direla.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana