Myriam Ballesteros: "Animazioari ez zaio garrantzia nahikoa ematen"

  • Myriam Ballesteros:
Zineuskadi

  • DataUztailak 30
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Myriam Ballesteros MB Produccioneseko zuzendari sortzaileak bere azken bi proiektuez hitz egin digu: 'Annie & Carola' eta 'Cenicienta enmascarada' telesailak. Halaber, animazioaren sektoreak bizi duen egoera orokorraren errepasoa egin du.

ZINEUSKADI: Lantzen ari zaren bi telesailen nazioarteko koprodukzioa lortu duzu Mondo TV Iberoamérica taldearekin. Lorpen ederra, ezta?

Myriam Ballesteros: Oso garrantzitsua da. Duela lau urte nire enpresetako bat saldu nuen, Imira, eta MB Produccionesekin geratu nintzen. Argi daukat koprodukzio bat egin eta horren ehuneko oso txikiarein geratu nahi dudala. Inbertsio handia dakarten proiektuak dira, eta are gehiago nirea bezalako ekoiztetxe independente batentzat. Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dut. Ez da asko, baina oso ondo dator. Proiektu guztiak Chema Ociorekin egiten ditut.

'Annie & Carola' telesailarekin Cartoon Forumean parte hartzeko aukeratu ninduten iaz. Han hasi nintzen nazioarteko bazkide gisa egon zitezkeen lehen aukerak ikusten. Aurkitzen nuena ez zitzaidan interesatzen, ekoizpena erabat egitera behartzen baininduen, edota ehuneko oso txikiarekin laguntzen baininduten; eta horrek oso konplexu bihurtzen zuen proiektua.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana