ITXITIK. Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpena

  • ITXITIK. Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpena
Zineuskadi

  • DataAbuztuak 7
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau ZINEUSKADIren webgunean argitaratzen den hurrengo egunean zenbatzen hasiko da, eta argitaratu eta hamabost egunbaliodunera amaituko da.

--

03/2020 DEIALDIA, COVID-19aren testuinguruan film laburrak eta ondorengo film luze kolektiboa ekoizteko diru-laguntzei buruzkoa.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailak eta Zineuskadi elkarteak ezohiko diru-laguntzen deialdi bat jarri dute martxan COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz etorri den konfinamenduaren inguruko ikus-entzunezkoak ekoizteko, Euskadiko ikus-entzunezko jarduera profesionala sustatzeko xedez.

Ekimen  honek  sektoreko  berraktibazio  profesionalaren  pizgarri  izatea  du  helburu,  COVID-19 pandemiak behartutako etenaldiaren ondorioz egoera latza bizi duen sektorea den aldetik.

Horretarako,  Zineuskadik  kudeatutako  deialdiaren  bidez  COVID-19aren  konfinamenduari buruzko  7  film  labur  ekoiztea  da  asmoa,  eta  jarraian  film  luze  bat  egitea  film  labur  horiek elkartuta. EitBk hautatutako filmen komunikazio publikoaren eskubideak erosteko konpromisoa hartu  du,  eta  horretarako  12.500  €  emango  dizkio  proiektu  bakoitzari  eta  3.000  €  film laburrekin osatutako azken lanari, filmok telebistan eman daitezen lagapen-kontratu bakoitzean ezartzen diren baldintzak betez.

Euskadiko A kategoriako zinemaldiek, hala nola Donostia Zinemaldiak eta ZineBik, deialdi honen bidez  eskuratutako  film  laburrak  eta  azken  film  luzea  programazioan  sartzeko  konpromisoa hartu dute. Horrela, Euskadiko gizarteak eskuragarri izango ditu deialdi honek ematen dituen filmak.

Krisialdiak  kulturaren  eta  zinemaren  sektorearen  jarduna  eten  duen  eta  haiek  ekonomikoki mehatxupean jarri dituen testuinguru honetan, ezinbestekoa da horien jarduera dinamizatuko duten  proiektuak  sustatzea  elkarlan-prozesuan  bidez,  eta  hori  egiten  du  deialdi  honek  ere, Eusko  Jaurlaritzaren,  Zineuskadiren,  EitBren,  Donostia  Zinemaldiaren,  ZineBiren  eta  Ezaeren arteko elkarlanaren emaitza baita.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana