KSI Berritzaile Programa: EGOKITU 2020

  • KSI Berritzaile Programa: EGOKITU 2020
euskalit.net

  • DataIrailak 3
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

TESTUINGURUA

ELGAk jasotzen duen bezala, sormen- eta kultura-industriak (ICC) dira COVID-19ren krisiak gehien erasandako sektoreetako bat, turismo-sektorearekin batera. Egoera horren aurrean, askotan, ICCek beren estrategia birbideratu eta eguneratu beharko dute, digitalizazio-maila handitu, negozio-eredua birpentsatu eta epe labur eta ertainean beren finantzak eta zorpetzea kudeatu.

Horretarako, laguntza eta orientazioa izatea beharrezkoa izango da, negozio-ereduarekin eta finantzaketaren kudeaketarekin lotutako erronka horiei aurre egiteko. Gainera, teknologia digitalek eskatutako produktuak eta zerbitzuak, sormen-prozesuak eta merkaturako sarbidea aldatzen ari dira. Testuinguru horretan, teknologiak negozioa indartzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutu beharko dira.

EGOKITU 2020 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila KSI Berritzaile programaren bidez ari da KSI erakundei laguntzeko zerbitzuak egokitzen eta indartzen, eta zerbitzu berri bat eskaintzen: EGOKITU 2020.

Zerbitzu honen helburua da orientazioa eta laguntza ematea egungo krisiaren ondorioz negozio-eredua aldatzeko premiekin, finantzaketaren kudeaketarekin edo digitalizazio-aukerekin zerikusia duten erronkei irtenbideak bilatzeko erabakiak hartzeko orduan.

Zerbitzua bi erabiltzaile motari zuzenduta egongo da:.

  • KSI enpresak edo erakundeak, banaka
  • Premia edo arazo komun bat duten enpresa-taldeak

LAGUNTZAK

Banakako enpresak: Diagnostiko espresa egingo da, lehentasunezko beharrak identifikatzen laguntzeko. Diagnostiko horren emaitzak honako zerbitzu mota hauek eskaintzea ahalbidetuko du:

  • Negozio-ereduari eta finantzaketaren kudeaketari dagokienez, 10 ordura arteko aholkularitza-laguntza eskainiko da, behar edo arazo jakin bati buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin.
  • Digitalizazioari dagokionez, gehienez 10 orduko laguntza-zerbitzua eskainiko da, digitalizazioak KSIen produktuak eta prozesuak hobetzeko eskaintzen dituen aukerei heltzeko.

Enpresa-taldeak: gai edo arazo komun bat jorratzen duten enpresa-taldeek egin beharreko Txosten batean oinarrituko da. Txostenaren analisiak honako zerbitzu mota hauek eskaintzea ahalbidetuko du:

  • Negozio-ereduari eta finantzaketaren kudeaketari dagokienez, 20 ordura arteko aholkularitza-laguntza eskainiko da, behar edo arazo jakin bati buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin.
  • Digitalizazioari dagokionez, gehienez 20 orduko laguntza-zerbitzua eskainiko da, digitalizazioak landutako arazoan duen eraginari buruzko zalantzak argitzeko.

ESKAERAK EGITEKO ETA BETEARAZTEKO EPEAK

Epea irailaren 1ean irekiko da eta azaroaren 30ean edo bideratutako baliabideak agortzen direnean amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Nerea Obietanobieta@euskalit.net 94 404 73 83 (EUSKALIT)

Juan Garcia Canalestek@ksiberritzaile.eus (TECNALIA)

María Teresa Linazatek@ksiberritzaile.eus (VICOMTECH)

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana