Gauzatu Industria 2020: Oinarri teknologiko edota berritzaileko ETEen lanari lagunduz

  • Gauzatu Industria 2020: Oinarri teknologiko edota berritzaileko ETEen lanari lagunduz
SPRI

  • DataIrailak 10
  • Gaia Bideo-jokoak, Diseinua

28 milioi euroko laguntzak oinarri teknologiko edo berritzaileko ETEak sortu eta garatzeko.

Programa honek oinarri teknologiko edota berritzaileko ETEen sustapena babesten du, Euskadiren garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko eta, beraz, une honetan hain garrantzitsua den ekonomi ehunaren produktibitatea hobetzeko.

Programa honek (aurten 100 milioi euroko inbertsio induzitua eta 500 enplegu berriren sorkuntza ahalbidetuko duena) teknologiaren eta berrikuntzaren garapena sustatzen du, aberastasun ekonomiko eta soziala sortzeko Euskadin; hala, enpresa onuradunak gai izango dira lehiakor izaten jarraitzeko, lehendik dauden lanpostuak mantentzeko eta lanpostu gehiago sortzeko.

Laguntzak itzuli beharreko dirulaguntzak dira, inbertsioekiko proportzionalak, gehienez 150.000 eurokoak sortutako lanpostu bakoitzeko edo 100.000 eurokoak hasierako plantillari eusteko, eta bost urtetan itzuli beharko dira.

Zalantzak argitzeko harremanetarako datuak

Deialdian izena eman

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana