Zabalik da 2020ko Ahotsenean izena emateko epea

  • Zabalik da 2020ko Ahotsenean izena emateko epea
ahotsenea.eus

  • DataIrailak 14
  • Gaia Musika, Ikus-entzunezkoa

Epea zabalik egogo da irailaren 14tik bete arte.

Pandemiaren eraginez eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko, aurtengo Durangoko Azokak izugarri murriztu beharko du egitaraua, tartean, Ahotseneak eskaini ohi duena. Aurreko urteetan, bataz beste, 70 bat zuzeneko musika aurkezpen eta 40 bat solasaldi antolatu izan ditu. Pandemiapeko honetarako, 8 solasaldi eta 35 bat zuzeneko musika aurkezpen baino ezingo ditu eskaini. Horrek esan gura du idazle eta musikari lar geratu zaitezketela zuen lan berriak aurkezteko aukera barik.

Gabezia horri erantzun asmoz, gure oinarrizko helburuak erdiestea lehenetsi dugu:

1. Ahalik eta euskal idazle eta musikari gehienoi eskaintzea zuen sormen lan berriak erakusteko plazak.

2. Ahalik eta herritar gehienek jasotzea euskal idazle eta musikarien sormen lan horien berri.

Pandemiak asko zailduko digunez bi helburuok erdiestea, aukera osagarriak aztertu ditugu. Abagune paregabea iruditu zaigu udazkenean antolatuko diren zenbait ekimenetan Ahotseneak plaza aurkitzea Durangoko Azokan zuen lanak erakutsi ezinik geratu zaitezketen sortzaileentzat.

Halandaze, honako ekimenetako antolatzaileekin elkarlanean, Ahotseneak plaza izango du liburu eta disko berriak aurkezteko:

LITERATURIA (Zarautz, irailak 25-27)
Irailaren 26an, egun osoz, Ahotseneak liburu berrien aurkezpen solasaldiak antolatuko ditu.

ARABA EUSKARAZ (Amurrio, urriak 18)
Jaia bere osotasunean bertan behera utzi badute ere, Ahotsenearekin pandemiaren aurretik ekitaldia berezia adostu zen eta ekitaldia mantenduko da. Horrela bada, 8 musika taldek aukera izango dute zuen lan berriak zuzenean aurkezteko.

HIRUGARREN JAIALDIA
Horiez gain, literatura eta musika bilduko dituen hirugarren jaialdi batekin hitzartu du Ahotseneak parte hartzea eta kokapena jakinaraziko da jaialdia ofizialki aurkezten denean.

IZEN-EMATEA

Ahotsenean parte hartzeko izen-ematea irailaren 14an zabalduko da goizeko 9:00etatik aurrera www.ahotsenea.eus webgunearen bidez. Sortzaileek norbere arloari dagokion hiruna plaza izango dituzte euren lan berriak aurkezteko.

Idazleen kasuan:
Literaturian

  • Durangoko Azokan
  • Iragartzeke den jaialdian.

Lehentasunen arabera aukeratu beharko dute.

Plaza batean lekurik ez badute beste batzuek lehenago eskatu dutelako edota plaza bakoitzaren hautaketa irizpideen arabera lehentasuna beste batzuek dutelako, aukeratu duten bigarren plazan gordeko diegu lekua. Bigarren honetan, arrazoi berberengatik, leku barik geratzen badira, hautatu duten hirugarren plazan egingo diegu lekua.

Musikarien kasuan, berdin, hiru plaza izango dituzue zuen lanak aurkezteko:

  • Durangoko Azokan
  • Araba Euskarazen
  • Iragartzeke den jaialdian.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana