Koldo Mitxelena Ikerketa Beka 2020 (Hirigintza eta arkitektura)

  • Koldo Mitxelena Ikerketa Beka 2020 (Hirigintza eta arkitektura)
UEU

Epea zabalik urriaren 31ra arte.

--

Errenteriako Udalak, Udako Euskal  Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin,euskarazko ikerketa bultzatzeko, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza  areagotzeko eta Koldo Mitxelena  errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du.

Ikerketa esparruak Koldo Mitxelena Elissaltek bere bizitzan zehar landutako honako hauek dira:  euskal kulturaren historia, artea, soziologia, antropologia, ekonomia, hiz­kuntzalaritza, literatura, etnologia, zuzenbidea eta, oro har, giza zientziei buruzko ikerlanak.

2020ko deialdian, honako ikerketa esparruak sartuko dira:  HIRIGINTZA eta ARKITEKTURA.

Oinarriak jaitsi [PDF 176]

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana