Zinebi ? Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 62. edizioaren kartela aurkeztu du, Eider Corralek egina

  • Zinebi ? Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 62. edizioaren kartela aurkeztu du, Eider Corralek egina
Bilboko Udala

  • DataIrailak 16
  • Gaia Diseinua

  • Eider Corral diseinugile grafiko eta arte-zuzendariak ZINEBI 62ko kartelaren irudia sortu du. Jaialdia azaroaren 13aren eta 20aren artean izango da.
  • Irudiak aditzera ematen du errealitatea surrealista denean fikzioak bakarrik eman diezaiokeela zentzua.

Zinebi - Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuak, badauka 62. edizioko kartela. Eider Corral diseinugile grafiko eta arte-zuzendariak sortu du.

Azken edizioetan ohikoa den legez, bertoko artistak arduratzen dira lehiaketako irudia sortzeaz. Aurten, zehazki, pandemiak eraldatutako errealitateari buruzkoa da. Uztailean, The New York Times Magazine aldizkariak zenbaki berezi bat atera zuen, eta bertan adierazi zuen errealitatea surrealista denean fikzioak bakarrik eman diezaiokeela zentzua.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana