COVID-19ak sortutako krisiaren aurrean kulturaren sektorearentzat berariaz martxan jarritako laguntzak

  • COVID-19ak sortutako krisiaren aurrean kulturaren sektorearentzat berariaz martxan jarritako laguntzak
Kulturklik

  • DataEkainak 2
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

COVID-19ak sortutako krisiaren ondorioz alarma-egoera ezarri zenetik, administrazioek eta beste zenbait erakundek hainbat dirulaguntza-lerro jarri dituzte abian, batzuk orokorrak, baina beste batzuk kulturaren sektorearentzat berariaz diseinatuak.

Kulturaren sektorearentzako laguntzen helburu nagusiak bi izan dira, nagusiki: batetik, pandemiak eragindako larrialdiak sortutako kalte ekonomiko eta sozialak arintzea; eta, bestetik, jarduera profesionala suspertzen laguntzea, ekoizpenak eta emanaldiak sustatuz, egituren egokitzapena eta mantentzea bultzatuz eta abar.

Jarraian datoz jasota kulturaren sektorearentzat indarrean dauden ezohiko dirulaguntzak.

KULTURAREN SEKTOREARENTZAKO BERARIAZKO LAGUNTZAK (ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITA DUTENAK)

Deialdiaren egilea: Espainiako Gobernua.

Eskabideak aurkezteko epea: prestazioaren arabera.

Deialdiaren egilea: Euskal Hirigune Elkargoa.

Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak urte osoan zehar igor daitezke (Plana 3 urtez egongo da indarrean: 2021-2023).

Deialdiaren egilea: Espainiako Gobernua (Kultura eta Kirol Ministerioa).

Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2021-10-31.

*******

OHARRA: Informazio hau aldizka eguneratuko da.

Azken eguneraketa: 2021-06-02.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana