Hatzamarka, sorkuntza kolektiboari ateak irekitzen

  • Hatzamarka, sorkuntza kolektiboari ateak irekitzen
    Itziar López ilustratzailea eta Iñigo Satrustegi idazlea, Hatzamarka kolektiboarekin sortutako I liburua mahai gainean dutela.

  • DataUrriak 13
  • Gaia Ikusizko arteak, Literatura

Iruñerriko zortzi gaztek euren sorkuntza lanei espazio bat eman eta "harramazka" egiteko kolektiboa sortu dute

Norbere sorkuntzatik ekoiztutakoak kolektiboan partekatu eta kolektibo horretatik abiatuta sortu eta jendartera-tzea, horixe da Iruñean berriki sortutako Hatzamarka taldearen helburu nagusia. Hatzak, eskuz egindako literatura eta ilustrazio lanak direlako; marka, gizartean norbere identitateaz sortutakoa erakusteko. Harramazka, azken finean, arrastoa ere uzteko. Halaxe azaldu dute Iñigo Satrustegi idazleak (Iruñea, 1997) eta Itziar López ilustra-tzaileak (Barañain, 1997), Sarai Robles bertsolaria (Barañain, 1996), Mikel Barberia ilustratzailea (Atarrabia, 1996), Maite Idoate idazlea (Iruñea, 1996), Julen Azketa diseinatzailea (Iruñea, 1996) eta Olatz Azpirotz idazlearekin (Iruñea, 1997) batera kolektiboa osa-tzen dutenak. Iruñeko Udalaren eta Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak emandako diru-laguntza eta bultzadari esker, eta talde lan-dinamika zehazteko prozesu sakon baten ondoren, Hatzamarkak berriki argitaratu du bere lehenengo lana, I izenburupean. Liburua datorren larunbatean aurkeztuko da Uharteko Zentroan, arratsaldeko 19.00etan.

Sareak jostea eta modu kolektiboan jardutea gero eta ezinbestekoagoak diruditen garai honetan, Hatzamarkak modu natural bezain informalean ekin zion taldea era-tzeari duela bizpahiru urte, Satrustegik gogoratu duen bezala: "Nik jada idazten nuen, baita Maitek eta Olatzek ere... Elkar ezagutzen genuen Gasteiztik eta Iruñean ere inguru berdintsuetan ibiltzen ginen. Halako batean Maiteri zerbait egin genezakeela esan nion, eta hain zuzen berak Olatzekin horretaz hitz egin zuela esan zidan. Sarai Robles bertsolaria da eta taldearekin bat egin zezakeela pentsatu genuen, eta ezagutzen ez bagenuen ere berarekin harremanetan jarri eta bat egin zuen".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana